Politika -

Polemika

Generalitateak isilpeko datuak erabili zituen ikertuko du Fiskaltzak

Kataluniako Fiskaltzaren aburuz, Santi Vidal ERCko senatari ohiari egotzitako adierazpenen edukiak 'erabat justifikatzen' du izapideak irekitzea.

Santiago Vidalek senatari kargua utzi du 'prozesua ez kaltetzeko'

1:33

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Fiskaltza Gorenak izapideak ireki ditu Generalitatea isilpeko datu fiskalez jabetu ote zen eta epaileen ideologiari buruzko txostenak landu ote zituen ikertzeko. Izan ere, horrela egin zuela adierazi du Santi Vidalek, gaur arte ERC alderdiko senataria izandakoak, eta horrek sekretuak argitan jartzearen eta ezagutaraztearen delitua ekarriko luke berekin.

Kataluniako Fiskaltzaren erabaki hori Estatuko Fiskaltza Nagusiak ikerketa abiatzeko agindua eman eta ordu gutxira etorri da. Horrenbestez, Vidalek egindako baieztapenak egia diren egiaztatzea da ikerketa horren xedea.

Fiskaltzaren aburuz, Santi Vidal ERCko senatari ohiari (gaur bertan eman du dimisioa) egotzitako adierazpenen edukiak ‘erabat justifikatzen’ du izapideak irekitzea.

Polemika atzo hasi zen, El País egunkariak Vidalek hainbat mintzaldi, topaketa eta hitzalditan zehar egindako baieztapenen zenbait pasarte argitaratu zituenean. Aipatu adierazpenetan, onartu egiten du Generalitateak katalanen datu fiskalez jabetu zela eta legez kanpo eskuratuta zituela.

Vidalek esandako beste zenbait pasarte ere jaso ditu Fiskaltzak bere oharrean: "Kataluniako Gobernuak landa lana egin du. Dagoeneko zehaztu dugu Katalunian lan egiten duten 801 epaile espainiarretatik zein datorren gure amets eta idealekin bat" eta "Oso ondo dakigu nork egingo duen alde eta nor geratuko den; badakigu zein epaile dugun gure alde".

Fiskaltzaren esanetan, Vidalen adierazpen horiek "frogatzen badira, hainbat delitu egin direla esan nahi dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Alderdi politikoak albisteak Gaurko azken ordukoa