Politika -

A9ko galdeketaren auzia

Homsek Rajoy salatu du, Konstituzionalari desobedientzia egotzita

Ustezko “desobedientzia eta prebarikazio delitu baten” erantzule izan daitekeela jakinarazi dio PDECATeko diputatuak Fiskaltzari.

Francesc Homs. Artxiboko argazkia: EiTB
Francesc Homs. Artxiboko argazkia: EiTB
Francesc Homs. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francesc Homs Kataluniako Generalitateko Presidente kontseilari ohi eta PDECATeko diputatuak ustezko ?desobedientzia eta prebarikazio delitu baten berri? eman dio astelehen honetan Fiskaltzari. Bere esanetan, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak, Alfonso Alonso Osasun ministro ohiak eta Susana Camarero Gizarte eta Berdintasunaren estatu-idazkari ohiak ez dituzte bete Auzitegi Konstituzionalak emandako epaiak.

?Azaroaren 9ko galdeketa edo Carme Forcadell Parlamentuko presidenteak izandako jarrera kereila bat aurkezteko arrazoia dela uste badu Fiskaltzak, kontuan izan behar du beste batzuk haratago joan direla?, esan du Homsek agerraldian.

Egun, azaroaren 9ko galdeketagatik auzipetuta dago Homs, eta ?politika epaitegietara eramatez arduratu den errudun bakarra? Espainiako Gobernua dela azpimarratu du.

Ildo horretatik, pertsona orok defendatzeko eskubidea duela ziurtatu du kontseilari ohiak, eta, beharrezkoa balitz, arrazoi berdinak erabiltzea zilegi izango litzatekeela gaineratu du.

?Fiskaltzaren erantzuna itxarongo dugu, astelehen honetan jarritako salaketaren aurrean erantzun bat eman behar duelako, ezin du beste alde batera begiratu?, ziurtatu du PDECATeko diputatuak. Halaber, salaketa tramitera onartzen duten zain egongo dela esan du.

Azaroaren 9ko galdeketaren auzian erabilitako arrazoi berak erabili arren, Fiskaltzak kereila bat ipini eta akusazio formala egin beharko lukeela iradoki du Homsek.

Dena dela, ez ditu iragarri zeintzuk izango litezkeen Fiskaltzak salaketa hori baztertuko balu hartuko lituzkeen neurriak. Espainiako sistema juridikoa gogor kritikatu badu ere, Katalunia Europaren barruan dagoela eta Kataluniako prozesu independentista aurrera jarraituko duela ziurtatu du kontseilari ohiak.

Homsek jarri duen salaketa, Kataluniako Generalitateak gizarte-funtsera bideratutako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) % 0,7arekin lotuta dago, Auzitegi Konstituzionalak Generalitateari eman baitzion arrazoia.

Kontseilari ohiak azaldu duenez, aurretik hamar epai gehiago eman dituela gogora ekartzen dio Auzitegi Konstituzionalak Espainiako Gobernuari.

Hala, Auzitegi Konstituzionalak eman duen agindua behin eta berriro desobeditu dutela azpimarratu du  Homsek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Rajoy albisteak Kataluniako erreferenduma gaur Gaurko azken ordukoa