Politika -

PP-ren Biltzar nazionala

Cospedal: 'PPk ez zuen garaiz erantzun ustelkeria kasu batzuetan'

PPren idazkari nagusiak bere alderdiaren baitan izan diren ustelkeria kasuak izan ditu hizpide.

Maria Dolores de Cospedal, PPren kongresuan egin duen agerraldian. Argazkia: EFE
Maria Dolores de Cospedal, PPren kongresuan egin duen agerraldian. Argazkia: EFE
Ustelkeriaren gainean autokritika egin du Maria Dolores de Cospedalek

1:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Dolores de Cospedal Alderdi Popularraren idazkari nagusiak esan du bere alderdiak berandu erantzun zuela ustelkeria kasu batzuen aurrean, baina, aldi berean, horrelako jarduerak ekiditeko hartu dituzten neurriak azpimarratu ditu.

PPk XVIII. Biltzar Nazionala abiatu du ostiral honetan eta bertan egin ditu adierazpenok Cospedalek.

Ustelkeria kasu batzuetan alderdiak berandu erantzun zuela aitortu du, baina jarrera hori justifikatu egin du, horrelakorik gertatzea ezinezkoa zela uste zutela esanda.

“Zenbait kasutan ez ginen gizarteak eskatzen zuen azkartasunarekin aritu. Baina beste batzuk ez dira inoiz azkarrak izan”, esan du beste alderdi batzuetan izan diren ustelkeria kasuei aipu eginez.

Hala ere, Cospedalek nabarmendu du, kasu ustelak kenduta, Alderdi Popularra “lan gardena, garbia eta ondratua egiten duten milaka pertsonaz” osatuta dagoela.

“Gure alderdiko jendea politikagintzako ustelkeriatik urrun bizi izan dira eta azken urteotan gardentasuna bermatzeko eta ustelkeria saihesteko ekimen ugari jarri ditugu abian”, azaldu du.

PPk karguak pilatzea baimenduko du

Alderdi Popularrak karguak pilatzearen inguruko zuzenketaren kontra bozkatu du. Maria Dolores de Cospedal jomugan jarri duen zuzenketa horren arabera,  militante bakoitzak kargu bakarra izateko eskubidea izango luke. Dena dela, soilik 25 botoko aldeagatik proposamen horrek ez du aurrera egingo: 303 militantek alde bozkatu dute; 328k kontra eta zortzik abstentzioa eman dute.

Zehazki, militante bakoitzak kargu bakarra izateko eskubidea izan beharko lukeela jasotzen zuen zuzenketa horrek. Ildo horretatik, norbait erkidego bateko presidentea izango balitz ez lukeela PPko idazkari nagusia izateko aukerarik izango zioen. Hala, karguak pilatzeko bateraezintasuna azpimarratzen zuen.

Militanteek eman dituzten botoak behin baino gehiagotan zenbatu behar izan dituzte, baiezkoaren eta ezezkoaren aldea oso txikia izan baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barcenas auzia PP Ustezko ustelkeria politikoa Euskadiko PP berriak Gaurko azken orduko albistea