Politika -

Punica operazioa

Murtziako presidenteari 3 delitu egotzi dizkio Punica auziko epaileak

Iruzurra, eroskeria eta sekretuak agerraraztea leporatu dizkio. PPko senatari bati, berriz, bost delitu egotzi dizkio epaileak.

Pedro Antonio Sánchez, autoa ezagutu eta berehala eskainitako prentsaurrekoan. EFE
Pedro Antonio Sanchez. EFE
Pedro Antonio Sánchez, autoa ezagutu eta berehala eskainitako prentsaurrekoan. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eloy Velasco Punica auziko instrukzioko eta Auzitegi Nazionaleko epaileak Punica operazioaren III. piezaren inguruko autoa kaleratu du gaur. Bertan, sareak Murtzian egin omen zituen irregulartasunak bildu ditu epaileak. Pedro Antonio Sanchez Murtziako presidenteari (PP) hiru delitu egotzi dizkio, eta bost, Pilar Barreiro senatari popularrari. Guztira, 22 pertsona auzipetuko dituzte.

Hala, iruzurra, eroskeria eta sekretuak agerraraztea egotzi dio Sanchezi. Autoaren arabera, Sanchezek Hezkuntza Kontseilaritzako prestakuntza kontratuetan iruzur egin zuen Alejandro de Pedro sareko 'lortzailea' lagun. Berez, Presidentetzarako bere hautagaitzak interneten eta sare sozialetan zuen irudia indartzeko lanak egin ei zituzten.

Pilar Barreiro PPko senatari eta Cartagenako alkate ohiaren kasuan, bost delitu egotzi dizkio epaileak: iruzurra, diru publikoa bidegabe eralgitzea, funtzionarioak erostea, prebarikazioa eta sekretuak agerraraztea. Sanchezek bezala, Alejandro de Pedroren enpresen bitartez Hezkuntza Kontseilaritzako kontratuetan iruzur egin omen zuen Barreirok. Halaber, Cartagenako turismo kanpainetan erabili beharreko diru publikoa bere aldeko mezuak kaleratuko zituen webgune bat sortzeko erabiltzea egotzi dio epaileak.

Barreiro, senataria izaki, Auzitegi Gorenak epaitu beharko luke; eta Sanchezen kasuan, Murtziako Justizia Auzitegi Nagusiak.

Sanchez: "Gertatu ez zena ezingo dute frogatu"

Autoaren berri izan eta berehala, prentsaurrekoa deitu du Pedro Antonio Sanchez Murtziako presidenteak. Lasai agertu da, eta "gertatu ez zena ezingo dute frogatu", esan du.

Murtziako Hezkuntza kontseilaria zen garaian Punica sareko enpresekin inongo loturarik izan ez zuela frogatuko luketen dozena bat egiaztagiri ofizial omen ditu Sanchezek.

Auzitegi Nazionalaren ikerketa auzia argitzeko eta "gauza okerrik egin" ez zutela frogatzeko aukera ona izango dela gaineratu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Alderdi Popularra Delituak bideoak Eguneko albisteak