Politika -

Emakumearen Nazioarteko Eguna

Desberdintasunari aurre egiteko ekintzak aldarrikatu ditu EH Bilduk

EH Bilduk ekitaldia egin du igandean Bilbon, Emakumearen Nazioarteko Egunari buruz hausnartzeko.

EH Bilduk ekitaldia egin du Bilbon Nazioartearen Emakumearen Egunari buruz hausnartzeko. EiTB
EH Bilduk ekitaldia egin du Bilbon Nazioartearen Emakumearen Egunari buruz hausnartzeko. EiTB
EH Bilduk ekitaldia egin du Bilbon Nazioartearen Emakumearen Egunari buruz hausnartzeko. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jasone Agirre EH Bilduko parlamentariak deia egin die erakundeei eta alderdi politikoei "hitz politak alde batera utzi eta ekintzetara pasatzeko", emakumeek jasaten duten "desberdintasunari aurre egiteko".

EH Bilduk ekitaldi politikoa egin du Bilbon Emakumearen Nazioarteko Egunari buruz hausnartzeko. Agirrez gain, koalizio abertzaleko beste hainbat ordezkarik hartu dute parte: Oskar Matute eta Marian Beitialarrangoitia Kongresuko diputatuak, besteak beste.

Jasone Agirre legebiltzarkideak gogoratu duenez, legearen arabera, gizonek eta emakumeek eskubide berberak dituzten arren, batzuen eta besteen bizimoduak "desberdinak" dira.

Ondoren, emakume etorkinek, egoitzetako langileek, ikasle gazteek eta indarkeria matxistaren biktimek bizi duten egoeraz ohartarazi du. Halaber, "nahiz eta lanak berdinduko gintuela uste, guztiz kontrakoa gertatu da", azpimarratu du Agirrek.

Legerbiltzarkidearen aburuz, "norbere lanetik hasten da" egoera horren aurkako borroka, baina erakundeek ere "asko dute esateko eta egiteko". Horrrenbestez, "hitz politak alde batera utzi eta ekintzekin hasi behar dela" nabarmendu du, "ezinezkoa baita goizean elkarretaratze batean egotea, eta arratsaldean, berriz, aurrekontuak murriztea".

Azkenik, koalizio abertzaleak bat egingo du datorren martxoaren 8rako mundo osoan, eta, batez ere Euskadin, deitutako geldialdiekin eta mobilizazioekin, Emakumearen Nazioarteko Egunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EH Bildu Gipuzkoa Gaurko azken ordukoa