Politika -

Mobilizazioak

DBE errenta 'eskubidea' dela eta ez 'limosna' aldarrikatu du Podemosek

Kritikatu egin du aurten Jaurlaritzak Diru-sarrera Bermatzeko Errenta KPIaren arabera igotzea, eta ez lanbide arteko gutxieneko soldataren arabera.

Podemos Euskadik Gasteizen egin duen elkarretaratzea. Argazkia: EFE
Podemos Euskadik Gasteizen egin duen elkarretaratzea. Argazkia: EFE
Podemos Euskadik Gasteizen egin duen elkarretaratzea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemos Euskadiko kideak kalera atera dira gaur, batetik, Diru-sarrera Bermatzeko Errenta (DBE) "eskubide bat" dela eta ez "limosna bat" aldarrikatzeko, eta, bestetik, EAJ, PSE-EE eta PPren politika "antisozialak" salatzeko.

Podemoseko kideak Gasteizen, Bilbon eta Donostian bildu dira gaur eguerdian "Inor ez eskubiderik gabe" lelopean. Aipatu elkarretaratzeak Podemosek Estatuko eta Europako zenbaitetan hiriburutan (Berlin eta Londres, kasu) deitu dituen mobilizazioen barruan egin dira, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko 25. artikuluan jasotakoak bete daitezen.

Arabako hiriburuan bildu direnek adierazpen bat eman dute jakitera, eta bertan salatu dute krisialdiak eskubide sozialei (DBE barne) eraso egiteko aitzaki gisa balio izan duela.

Laguntza hori jaso ahal izateko baldintzak "zorroztu" egin direla kritikatu dute, eta baita Eusko Jaurlaritzak Diru-sarrera Bermatzeko Errenta KPIaren arabera igotzea erabaki izana ere, lanbide arteko gutxieneko soldataren arabera egin beharrean. Modu horretan % 1,5 igoko baita, eta, bestera eginez gero, % 8 igoko balitzateke.

Alderdi moreak arbuiatu egin du ere laguntza hori jasotzen dutenak "nagi eta gaizkile" bihurtu nahi izatea. Horren harira, EAJ, PSE-EE eta PPren politiken aurrean "nahikoa da" esatera deitu dute; izan ere, euren aburuz, alderdi horiek "eskubide sozialak limosna bihurtu nahi dituzte eta beroriek jasotzen dituztenak kriminalizatu".

Donostian Gipuzkoa plazan egin dute elkarretaratzea, eta Bilbon, Moyua plazan, Gobernuaren azpiordezkaritzaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak DSBE