Politika -

Bilbon eta Getxon

Hainbat batzokitan pintadak egin dituzte EAJ-PP akordioaren aurka

Margo gorri eta horia bota eta esaldi hau idatzi dute: "Esadazu norekin zabiltzan eta nor zaren esango dizut".

Algorta auzoko (Getxo) batzokiko fatxada, gaur. Argazkia: Ricardo Elorza
Pintadak Algortako batzokian. ARgazkia: Ricardo Elorza
Algorta auzoko (Getxo) batzokiko fatxada, gaur. Argazkia: Ricardo Elorza

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezezagun batzuek pintadak egin dituzte bart hainbat batzokitan, EAJk Estatuko aurrekontuak babesteko PPrekin lortutako akordioaren kontra.

Margo gorri eta horia bota dute jeltzaleek Santutxun (Bilbo) eta Algortan (Getxo) dituzten egoitzen fatxadetara, eta honako esaldia idatzi dute: "Esadazu norekin zabiltzan eta nor zaren esango dizut".

Horrez gain, Espainiako bandera bihotz baten barruan margotu eta "PP x PNV" idatzi dute. Ernai ezker abertzaleko gazte antolakundearen sinadura ere ageri da pintadetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Bilboko azken albisteak Getxo albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian?