Politika -

'Lezo auzia'

Estatuko fiskal nagusiak Moixen lana babestu du

Oposizioak, berriz, Moix kaleratzeko eskatu dio Mazari, azkenaldian hartutako erabakiengatik eta herritarrek erakundearekiko konfiantza berreskuratzeko.

Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusia, gaur. Argazkia: Efe
Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusia, gaur. Argazkia: Efe
Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusia, gaur. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusiak adibideak jarrita erakutsi nahi izan du Manuel Moix Ustelkeriaren aurkako fiskalburuak garbi jokatu duela, eta PPko kideak babesteko ustez egin dituen maniobrak gezurtatzeko. Besteak beste, Mercamadrideko kereilak, Gaztela-Leongo eoliken kontrakoa, eta 'Lezo auzi'ko 60 lagun ikertu izana aipatu ditu.

"Ez dago datu objektiborik, pisuzkorik" Moixek "ustelkeria kasuak gelditu izana" egiaztatzeko, Mazaren esanetan.

Estatuko fiskal nagusiak irmoki defendatu ditu bai Moix bai Ministerio Pulikoa orokorrean, eta errefusatu egin du "susmo injustuengatik" horien irudia kaltetzea.

"Hautagai onena iruditu zitzaidalako izendatu nuen, baina Fiskalen Kontseiluaren gehiengoak ere ala pentsatzen zuen", adierazi du Mazak.

Infiltrazioak galaraziko dituen legea

Bestalde, Estatuko fiskal nagusiak prentsaren filtrazioak galaraziko dituen lege bat bilatzeko eskatu dio Kongresuari, "oso arazo larria" delako eta, bere ustez, ikertuei soilik egiten dielako mesede: "Asmo garbiak dituen inori ez dio mesede egiten".

Fiskal nagusiak azaldu duenez, filtrazioak daudenean, ikerketa jarri behar izaten dute abian, eta normalean ez dute ezer argitzea lortzen.

Oposizioak Moix kaleratzea eskatu du

Bestalde, oposizioak Moix kaleratzeko eskatu dio Mazari, Fiskaltzaren barruan desadostasunak sortu dituen azken erabakiengatik, eta herritarrek erakundearekiko konfiantza berreskura dezaten.

Era berean, beste fiskal batzuen iritziaren kontra Lezo operazioko miaketa batzuk gelditu izana kritikatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Gaurko azken orduko albistea