Politika -

Punica auzia

Granados kartzelatik irtengo da 400.000 euroko bermea ordainduz gero

Eloy Velasco epaileak kautelazko neurriak ezarri dizkio, eta epailearen aurrean aurkeztu beharko da hilean birritan. Gainera, Espainiatik ateratzeko debekua ezarri dio.

Francisco Granados. Artxiboko argazkia: EFE
Francisco Granados. Artxiboko argazkia: EFE
Francisco Granados. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eloy Velasco Punica auziko instrukzioko epaileak 400.000 euroko bermea ezarri dio Francisco Granados Madrilgo PPren idazkari ohiari kartzelatik irten ahal izateko. Granadosek bi urte eta erdi baino gehiago eman ditu espetxean, lan publikoen adjudikazioak PPri dirua ematen zioten enpresariei ematea leporatuta.

Madrilgo Alderdi Popularraren idazkari ohiaren defentsak Granados aske uzteko eskatu dio epaileari behin baino gehiagotan. Espetxean emandako denbora kontuan izanik, Auzitegi Nazionaleko epaileak ez du uste Granados ihes egiteko arriskurik dagoenik. 2014ko urriaren 31n, baldintzarik gabeko zigorra ezarri zion Velascok, ikerketa oztopatzeko eta probak ezabatzeko arriskua zegoela iritzita. Dena dela, justiziari traba egiteko arriskurik ez dagoela dio orain.

Auzitegi Nazionaleko epailearen esanetan, bermea ordainduta, Punica kasuaren ahozko epaiketan “beste modu batera” deklaratzeko aukera izango du. Izan ere, Jose Manuel Rodriguez Talamiño guardia zibilak epaiketa judizialaren berri eman zion Granadosi. Fiskaltzak hiru urteko kartzela-zigorra eskatu du delitu horrengatik.

Dena dela, epaileak ez du uste Granadosek ihes egiteko edota ikerketa oztopatzeko arrisku-izpirik ere ez dagoenik, eta, arrazoi horregatik, 400.000 euroko bermea eskudirutan ordaindu beharko du kartzelatik irten ahal izateko (Velascok ez dio utzi bere ondasunak mailegu gisa uzten).

Granadosek epaitegiak adierazi dion kontu korrontean sartu beharko du dirua, eta beste norbaitek dirua bere izenean eman nahi badu, Madrilgo epaitegian egin beharko du, edo dagokion epaitegira jo.

Bermea ordainduta, Madrilgo espetxetik irteteko aukera izango du Granadosek, baina epaileak kautelazko neurriak ezarri dizkio, eta epailearen aurrean aurkeztu beharra izango du hilean birritan.

Gainera, Espainiatik ateratzeko debekua eta eguneko 24 orduetan non dagoen jakiteko beharra ezarri dio epaileak (bere telefono zenbakia eta helbide elektronikoa eman beharko dizkio horretarako).

Espetxean sartu zenetik, epailearen aurrean deklaratzeari uko egin zion Granadosek, baina baldintzarik gabeko espetxealdia luzatzea erabaki zutenean, ustez ezkutatuta dituen ondasunen inguruan hitz egiteko eskaera egin zuen, abenduaren 21ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Berriak Politika Alderdi Popularra Espainiako Gobernua bideoak Espainia Alderdi politikoak berriak Ustelkeria politikoa gaur Albisteak