Politika -

Katalunia

500.000 sinadura baino gehiago bildu ditu Erreferendumaren Aldeko Itunak

Era berean, Kataluniako kontsultaren aldeko plataformak elkarrizketa eskatu dio Espainiako estatuari.

Erreferendumaren Aldeko Ituna plataformaren ekitaldia. EFE
Erreferendumaren Aldeko Ituna plataformaren ekitaldia. EFE
Erreferendumaren Aldeko Ituna plataformaren ekitaldia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan Ignasi Elena Erreferendumaren Aldeko Itunaren koordinatzaileak ostiralean iragarri zuenez, 500.000 babes baino gehiago lortu dituzte kontsultaren alde, eta estatu espainiarrari elkarrizketa eskatu zioten: "Herrialde honek hitz egiteko eskaintzak beti onartuko ditu, zintzoak badira".

Plataformak Kataluniako Kongresuen Jauregian antolatutako ekitaldi nagusian egin zituen adierazpenok, Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak Puigdemonti Kongresuan kontsulta azaltzeko gonbitea egin eta gero. Carles Puigdemont joateko prest agertu zen, aurretik erreferenduma adostuz gero.

Puigdemontez gain, honako buruzagi hauek ere izan ziren ekitaldian: Carme Forcadell Kataluniako Parlamenteko presidentea; Gerardo Pisarello Bartzelonako alkatea jardunean; Oriol Junqueras; Governeko kideak; Xavier Domenech En Comú Podem alderdiko koordinatzailea; Quim Arrufat CUP alderdiaren idazkaritzako bozeramailea; Parlamenteko diputatuak; eta burujabetzaren aldeko erakundeak, besteak beste.

"Hau ez da independentziari buruzko kontu bat, demokraziaren ingurukoa baizik", esan zuen Elenak. Horrez gain, erreferenduma independentistei soilik dagokiela diotenak kritikatu zituen.

Halaber, "argumentu hori ez duela inork sinesten" salatu zuen, Katalunia zatitu nahi dutenek baino ez dutela erabiltzen defendatzeaz gain. Joan Ignasi Elenaren aburuz, erreferenduma kataluniar gehienak batuko lituzte, baita 'ez' bozkatuko luketenak ere.

Hainbat elkarteri eta bolondresi eskerrak eman ostean, Puigdemonti gogoratu zion "guztiok direla inorren jabetzakoa ez den akordio handi baten hartzaileak". Hala, desira kolektiboa gordetzea eskatu zion, Itunak eta Kataluniak adierazten duten aniztasunaren baitan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniako erreferenduma gaur Gaurko azken orduko albistea