Politika -

EiTB Focus

EiTB Focus inkestaren urteko bigarren atalaren emaitzak, aste honetan

Euskadiko eta Nafarroako udal eta foru hauteskundeen boto-asmoaz galdetzeaz gain, ETAren armagabetze prozesuari buruz galdetuko dute.

'EiTB Focus' bueltan da, gaur, EiTBko irrati eta telebista saioetan

0:33

EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Irrati Telebistaren EiTB Focus inkesta publikoaren urteko bigarren atala aste honetan argitaratuko dute EiTBko hedabideetan.

Oraingo honetan, legealdiaren erdian, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eta Nafarroako udal eta foru hauteskundeen boto-asmoaz galdetuko dute. Gainera, erakundeen balorazio orokorra eskainiko dute, ETAren armagabetze prozesuaz arituko dira eta egun-eguneko beste gai batzuk aztertuko dituzte.

EiTB Focusen helburua herritarren iritzia jakitea da Gizaker enpresak egindako inkesta hauen bidez. Hartara, inkestok egiteaz gainera, EiTBko hedabideek informazio tarte bereziak eskainiko dizkiote datuen analisiari.

Hasteko, erakundeetako agintarien balorazio orokorra eta EAEko hiriburuetako boto-asmoaren datuak eskaini ditu EiTBk.

Gaur, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako boto-asmoaz arituko dira. Asteburuan, berriz, Nafarroako Gobernuaren inguruko datuak eta Iruñeko udalerako boto asmoa azalduko dute. Amaitzeko, astelehenean, ETAren armagabetze prozesuaz hitz egingo dute.

Datuen jarraipen eta analisia hurrengo egunetan ere eskainiko dute ETBko albistegiek, Radio Euskadik, Euskadi Irratiak, Radio Vitoriak eta eitb.eus webguneak. Halaber, 'Egun On Euskadi', 'Ahoz Aho', 'El Programa de Klaudio' eta 'En Jake' saioek ere landuko dituzte datuak.

Gainera, datorren ostegunean, ekainaren 8an, Xabier Lapitzek  'EiTB Focus' saio berezia aurkeztuko du ETB2n, 22:30ean. Saioak inkestako datu guztiak aztertuko ditu, eta bi mahai-inguru izango ditu horretarako: batean, politikariak bilduko dituzte, eta bestean, kazetariak.

Horrez gain, eitb.eus webgunean, EiTB Focus orrialde berezian, ikerketa guztiak eskura izango dituzte erabiltzaileek, noiznahi eta nonahi kontsultatu ahal izateko. Era berean, EiTBko saioetan egiten diren analisiak ere bertan izango dira ikusgai.

EiTB Focus inkestaren eremua Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa izan dira, eta 2.350 pertsona elkarrizketatu dituzte guztira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Telebista Euskal Herrian Telebista saioak