Politika -

Elkarrizketa

Erkoreka: 'Duela ia 40 urtetik zor diguten guztia berreskuratu nahi dugu'

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak baieztatu duenez, transferitu gabeko eskuduntzak jasotzea eskatuko dute datozen hiletan, Estatutua bere osotasunean bete dadin.

Erkoreka: 'Estatus berriarekin, Jaurlaritzaren jarduna aldatuko litzateke'

0:19

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justiziako sailburua eta Jaurlaritzaren bozeramailea elkarrizketatu dute gaur goizean Radio Euskadin. Bertan onartu duenaren arabera, ez du hitz egin zuzenean Soraya Saez de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordearekin, baina aurreratu duenez, "hasiera batean behintzat, duela ia 40 urtetik euskaldunei zordundutako guztia berreskuratu nahi dugu".

Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Carles Puigdemont Kataluniako presidentearen arteko bilerari buruz, Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du, lehendakaria "pozik" itzuli zela, nahiz eta kritikak jaso. Ukatu egin du Kataluniako Gobernuak bitartekaritza lana egitea eskatu dienik, baina, Urkulluren esanetan, "elkarrizketarik gabe ez dago konponbiderik".

Datorren uztailaren 20an, Iñigo Urkulluk eta Pedro Sanchezek izango duten bileraren harira, Erkorekak zehaztu du lehendakariak "lehenik eta behin" Sanchezi entzun egingo diola, baina "euskal agenda" ere eramango duela.

Bestalde, Eusko Legebiltzarreko jardunaren alorrean, honako hauxe azpimarratu du: "Podemosek eta EH Bilduk ahal duten guztietan PPrekin hitzartzen dute, eta gero kritikatu egiten gaituzte Madrilen izandako akordioengatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza berriak Espainiako Gobernua argazkiak Eguneko albisteak