Politika -

PRIMARIOAK

Mendiak 3.213 abal aurkeztu ditu, PSE-EEko militanteen ia % 60

Unai Ortuzar PSE-EEko idazkari nagusi kargurako beste hautagaiak iragarri duenez, primarioetan Mendiarekin lehiatzeko behar duen gutxieneko abal kopurua eskuratzen ez badu, helegitea aurkeztuko du.

Idoia Mendia (PSE-EE). EFE.
Idoia Mendia (PSE-EE). EFE.
Idoia Mendia (PSE-EE). EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendiak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraitzeko 3.213 abal aurkeztu ditu, alderdi horretako militantziaren % 59,26 (5.421 militante). Primarioetara aurkeztu den beste hautagaiak, Unai Ortuzarrek, berriz, helegitea aurkeztuko duela iragarri du, primarioetan lehiatzeko behar beste abal lortzen ez badu.

Ohar baten bidez, jasotako babesa eskertu du Mendiak. Duela hiru urte abiatutako proiektua babestu duela militantziak azpimarratu du buruzagi sozialistak. Idazkari nagusi izendatu zutenean emandako hitzari eutsiko diola, eta "pluraltasunaren alde" lanean jarraituko duela gaineratu du.

Abalen bilketa prozesuan izandako "gardentasuna eta partehartzea" nabarmendu ditu Mendiak. Horren hitzetan, alderdiak Euskadirekin duen konpromisoa agerian utzi du orain arteko prozesuak.

Helegitea

Ortuzarrek hedabideen aurrean agerraldia egin du goizean, baina ez du eman jasotako abal kopuru zehatzaren berri. Idazkari nagusi kargurako hautagai izateko behar dituen % 10 lortuko dituela iragarri du, aurkeztu dituen abal guztiak ontzat ematen badira (egiaztatze prozesuan abal asko atzera botatzen dira). Bere hautagaitzak aurrera egiten ez badu, helegitea jarriko duela iragarri du.

Gainera, abalak ez direla beharrezkoak nabarmendu du Ortuzarrek.  Horren arabera, PSE-EEren azken kongresuan onartutako estatuetan jaso zenez, militanteen % 2ren babesa nahikoa da primarioen lehiatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Idoia Mendia PSE-EE albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak