Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Presoen gehiengo zabalak babestu du banakako espetxe onuren bidea

Politika

Kartzela-politika

Presoen gehiengo zabalak babestu du banakako espetxe onuren bidea

eitb.eus

2017/06/30

EPPKren barne prozesuan parte hartu duten presoen % 73k egin dute ibilbide orri berriaren alde.

  • Presoen eskubideen aldeko manifestazioa, Bilbon, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB

    Presoen eskubideen aldeko manifestazioa, Bilbon, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB

    Presoen eskubideen aldeko manifestazioa, Bilbon, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

EPPKko presoen gehiengo zabalak, % 73k, kolektiboaren ibilbide orri berriaren alde egin du, hau da, kolektiboaren babespean espetxe onurak banan-banan jasotzea babestu du.

Parte-hartze handiarekin amaitu da Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren barne prozesua, % 87,2k eman baitute botoa, Naiz-ek eta Berria-k jakitera eman dutenez (bihar zabalduko dute emaitzen txostena osorik).

Guztira 221 izan dira estrategia berria babestu duten presoak, eta 42, aurka egin dutenak.

EPPK-k azaldu duenez, oinarrizko txostenaren behin betiko idazketa udan ezagutuko da, oraindik ekarpenak sartu behar baitituzte. Gainera, eztabaidaren "aberastasuna" azpimarratu dute, 91 proposamen jaso dituztelako, bai norbanakoenak bai kolektiboak. Gero, kolektiboaren zuzendaritza aukeratuko dute, eta 43 hautagaietako zortzik osatuko dute.

"Emaitza argi horrek kartzelatik ateratzeko bide legalen ibilbide orria" indartzen omen du. Hala, "preso bakoitza izango da erabakiko duena bide juridikoak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu nahi dituen ala ez, preso bakoitza izango da bide legalak erabili nahi dituen erabakiko duena, eta, estrategia kolektiboki onartu denez, uneoro kolektiboaren laguntza eta babesa izango du", onartutako dokumentuan agertzen denez.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena