Politika -

Katalunia

Zoidok, Kataluniako prozesuaren aurrean: 'Ezer ez da debalde ateratzen'

Barne ministroak ohartarazi duenez, "legea urratuz gero, legea aplikatuko dugu, eta hura errespetatzen ez dutenentzako zigorrak aurreikusita daude".

Juan Ignacio Zoido Barne ministroa. Bideoa: EFE
Juan Ignacio Zoido Barne ministroa. Bideoa: EFE
Juan Ignacio Zoido Barne ministroa. Bideoa: EFE

EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Generalitatea "arrastoan sartzea" eta erronka independentistarekin duen "obsesiozko dinamikari behin betikoz amaiera ematea" espero du Juan Ignacio Zoido Barne ministroak. Gainera, azpimarratu duenez, legearen balizko urraketaren aurrean, "ezer ez da debalde ateratzen".

"Zalantzarik gabe, legeak urratzen duenak neurri logikoak jasango ditu", azpimarratu du Zoidok. Dena dela, ez ditu bere asmoak argitu. "Legea urratuz gero, legea aplikatuko dugu, hura bete behar delako, eta aurreikusita daudelako hori betetzen ez dutenentzako zigorrak", adierazi du.

Momentuz, Barne ministroak ez ditu segurtasun indarreko agente kopurua handituko. Hala eta guztiz ere, prozesu independentista epaitegietan dagoenez, esan du normala dela epaileek agenteei eskaerak egitea, edota urriko referendumagatik langile publikoei deklarazioa hartzea.

Generalitateko planari buruz esan duenez, "aurrera egiten ari dira, eta ez dauka zentzurik". "Independentziaren aldebakarreko aitorpenarekin obsesionatuta daude, legez kanpoko referendum horrekin (…) Espero dut zuhurtzia gailentzea eta herritarren interesak interes partikularren gainetik lehenestea", ondorioztatu du Zoidok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Kataluniaren independentzia Alderdi politikoak bideoak Gaurko azken orduko albistea