Politika -

Kataluniako erreferenduma

'Crida per la Democracia' Omniumen webgunea itxi dute

Blokeoa Guardia Zibilari leporatu dio Omniumek, eta aldez aurretik abisua eman gabe itxi dutela ziurtatu du. Omniumen hitzetan “demokraziaren aurkako beste eraso bat da”.

'Crida per la Democracia' Omniumeko webgunea. Irudia: Omnium
'Crida per la Democracia' Omniumeko webgunea. Irudia: Omnium
'Crida per la Democracia' Omniumeko webgunea. Irudia: Omnium

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Crida per la Democracia' Omniumen webgunea itxi dute gaur gauean, erakundeak agiri batean jakitera eman duenez. Hala ere, www.cridaperlademocracia.cat domeinu berria martxan jarri dute dagoeneko.

Blokeoa Guardia Zibilari leporatu dio Omniumek, eta aldez aurretik abisua eman gabe itxi dutela ziurtatu du. Omniumen hitzetan “demokraziaren eta adierazpen askatasunaren aurkako beste eraso bat da, U-1eko erreferenduma eragozteko Estatuaren gurutzadan”.

Webgunea pixkanaka itxi egin dute konpainien arabera, Omniumek azaldu duenez. Horregatik, oraindik dispositibo batzuetatik ikustea posible da, erantsi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Kataluniako erreferenduma gaur Albisteak Interneteko albisteak Kataluniako prozesua zuzenean