Politika -

Kataluniako erreferenduma

Hauteslekuetan 05:00etan egoteko deia egin dute erakunde subiranistek

Halaber, toki jakin batean botoa emateko aukerarik ez badago, hautesleku alternatiborik ezin izango direla jarri esan dute ANCk Omnium Cultural erakundeak eta Escoles Obertes plataformak.

Gurasoak afaria prestatzen Bartzelonako eskola batean. Argazkia: EFE
Gurasoak afaria prestatzen Bartzelonako eskola batean. Argazkia: EFE
Gurasoak afaria prestatzen Bartzelonako eskola batean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urriaren 1eko erreferendumari begira, 05:00etan dagokien hauteslekuetan egoteko deia egin diete larunbat arratsalde honetan Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC), Omnium Cultural erakundeak eta Escoles Obertes (Eskolak Zabalik) plataformak katalanei, bertan lo egitera geratzerik izan ez badute.

Twitter sare sozialean zabaldutako mezu batean Escoles Obertes plataformak hainbat aholku eman ditu galdeketari begira, eta Omnium Cultural eta ANC erakundeek bat egin dute horiekin.

"Norbaitek lehenago bertaratzeko aukerarik ez badu, ezinbestekoa izango da bakoitza goizaldeko 05:00etan joatea egokitu zaion hauteslekura", nabarmendu dute.

Era berean, larunbat honetarako antolatutako jarduerekin aurrera jarraitzeko eskatu diete herritarrei, eta, ahal izanez gero, gaua bertan igaro dezaten aholkatu diete.

Hala, goizaldean botoa ematera doazen herritarrek hauteslekua itxita aurkituko balute, "egoitza horren aurrean egon beharko lirateke ateak ireki arte". Gainera, segurtasun indarrak bertara joaten diren unean "erresistentzia baketsua" egin beharko dute.

Hauteslekuen aurrean "adin guztietako pertsona asko" biltzeko deia egin dute erakunde subiranistek, egun osoan zehar boto-emaileen joan-etorria bermatu eta "modu baketsuan" hautesleku horiek babesteko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua argazkiak Espainia Alderdi politikoak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean