Politika -

KATALUNIA

Cospedal: 'Puigdemontek banaketa sortu nahi izan du, eta bereak banantzen amaitu du'

Kataluniako agintariek elkarbizitza "interes partikularrengatik" jarri dutela "arriskuan" salatu du PPko idazkari nagusiak, Donostian egindako ekitaldi batean.

Cospedal Donostian. Foto: EFE
Cospedal Donostian. Foto: EFE
Cospedal Donostian. Foto: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Dolores de Cospedal PPren idazkari nagusia Donostian izan da gaur, alderdiko Euskadiko buruzagitzaren ekitaldian. Kataluniako gaia hizpide izan du, besteak beste, bere hitzaldian, eta esan du "politika banaketa sortu nahian egiten duenak bereak banantzeko arriskua" hartzen duela "eta horixe" gertatu zaiola Puigdemonti. Ildo horretan, Kataluniako agintariek elkarbizitza "arriskuan", "interes partikularrengatik" jarri dutela salatu du PPko idazkari nagusiak.

"Espainiako Gobernuaren fruituak ikusten ari garen garaian, lorpen guztiak popatik hartzera bidali nahi dituzte, interes partikularrengatik" salatu du: "Nola da posible Espainian hazten aritzera eta turista errekorra lortzea, eta aldiz, Katalunia, urtarrilean, langabezia gehien igo den erkidegoa izatea?" galdetu du.

Cospedalek arbuiatu egin ditu "egun guztia banaketa sortzen, hausturak eragiten, eta botoak irabaztek helburua besterik ez duten eztaibaidak pizten aritzen direnak". "PP ez da horrelakoa, beste batzuk horretan aritzen dira, baina gu ez, ordezkatzen duguna ordezkatzeko sortu ginen. Zentro eskuina ordezkatzen dugu eta harro gaude. Beste batzuk ez dakite zer ordezkatzen duten, batzuk eta besteak ordezkatzen aritzen dira interesatzen zaienaren arabera" gehitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika albisteak Pere Aragonès