Politika -

Auzitegi Nazionala

Aurore Martin atxilotu dute Donibane Garazin, euroagindua jaso ondore

Kazeta.info-k argitaratu duenez, Donibane Garaziko komisaldegian deklaratzera deitu zuten. Gaur, goizeko 8:00etan, tokira heldu denean, atxilotu egin dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak Aurore Martín Batasunako mahaikide ohia atxilotu du gaur goizean Donibane Garazin, Auzitegi Nazionalaren bigarren euroagindua jaso ondoren.

Kazeta.info-k argitaratu duenez, Donibane Garaziko komisaldegian deklaratzera deitu zuten. Gaur, goizeko 8:00etan, tokira heldu denean, atxilotu egin dute.

Hortik, Pauko Auzitegira eraman dute, iturri berdinaren arabera. Epaileak Martín aske utzi edo ez erabaki beharko du orain.

Iragan ekainean lehen euroagindua atzera bota zuen epaileak, informazio gutxi jaso zuela esanez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea