Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Estrasburgoren epaia Igor Portuk eta Sarasolak salatutako torturen inguruan

Politika

Epaia

Estrasburgok Espainia zigortu du Porturi eta Sarasolari tratu txarrak emateagatik

EITB.EUS

2018/02/14

Lehen aldiz zigortu dute Estatua tratu txarrengatik. Espainiak 50.000 euro ordaindu beharko dizkie Porturi eta Sarasolari, kalte moralengatik.

1:35
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiako Estatua zigortu zuen atzo, asteartea, Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko kideek aurkeztutako tortura salaketen auzian. 10 urte igaro dira Guardia Zibilak bi lesakarrak atxilotu zituenetik, eta auziak Espainiako bide judizial guztia agortuta heldu da Estrasburgora (Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak guardia zibilak zigortu zituen; Gorenak, berriz, absolbitu).

Epaiaren arabera, Portuk eta Sarasolak tratu "anker eta umiliagarria" jasan zuten inkomunikazio aldian (ez du torturatzat jo, baina bai tratu txartzat). Auzitegiak uste du Espainiak Giza Eskubideen Europako Konbentzioaren 3. artikulua urratu zuela, bai eduki bai forma aldetik. Lehen aldiz zigortu du Estrasburgok Espainia tratu txarrak direla eta (aurrekoetan tortura kasuak ez ikertzeagatik zigortu du).

Hori horrela, bi salatzaileei 50.000 euro ordaintzera ere zigortu du (30.000 euro Igor Porturi eta 20.000 euro Mattin Sarasolari), kalte moralengatik.

 

 

Epaiak "frogatutzat" jo ditu bi atxilotuek "Guardia Zibilaren menpe zeudela" jasandako tratu txarrak. Hala, gogorarazi du Igor Portuk bost egun eman zituela ospitalean, horietatik hiru Zainketa Intentsiboen Unitatean. Horrez gain, nabarmendu duenez, "Espainiako agintariek ez dute lesioak justifika edo azaldu lezaketen beste arrazoi edo froga sinesgarririk eman" (zauriak atxilotu zituztenean egin zituztela argudiatu izan du Guardia Zibilak). Horrela, "Estatuari egotzi behar zaio erantzukizuna", ebatzi du Estrasburgok.

Portuk eta Sarasolak jasandakoak "tratu txarrak" izan zirela ebatzi du Auzitegiak. Tortura gisa jotzeko, "lesioek epe luzerako ondorioak" izan behar dituzte eta "helburu horrekin egin diren froga argiak egon behar dira". Zazpi epaileetako hiruk boto partikularra eman dute gertatutakoa "tortura" izan zela iritzita.

Guardia Zibila zigortu zuten lehen auzialdian

2010ean Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak bi eta lau urte eta erdi arteko espetxe zigorrak ezarri zizkien Porturen eta Sarasolaren atxiloketan parte hartu zuten lau guardia zibili, torturak erabiltzeagatik. Urtebete geroago, baina, zigorra baliogabetu zuen Auzitegi Gorenak, txartu txarrak izan zirela ondorioztatzeko nahikoa frogarik ez zegoela argudiatuta.

Sarasolak eta Portuk Auzitegi Konstituzionalera jo zuten, babes eske, baina horrek baztertu egin zuen salaketa. Horren aurrean, Estrasburgon aurkeztu zuten helegitea.

ETAko kide izateagatik eta 2006an Barajasko aireportuko T4 terminalaren kontrako atentatuan parte hartzeagatik zigortu zituzten biak. Bi pertsona hil ziren atentatu horretan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena