Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Zigorra Espainiari, Portu eta Sarasolari tratu txarrak emategatik: Erreakzioak

Politika

ESTRASBURGOREN EPAIA

Erreakzioak Portu eta Sarasolaren tratu txarren auzian Espainiari jarritako zigorrari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/02/13

Sorturen iritziz, Estatu espainiarrean tortura sistematikoa eta sistemikoa izan dela frogatzen du. EAJk, berriz, epaia betetzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.

0:34
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko kideek aurkeztutako tortura salaketaren auzian, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zigortu izanak erreakzio soka luzea eragin du.

Etorkizunean berriro horrelakorik errepika ez dadin neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzak eta EAJk Espainiako Gobernuari eta EH Bilduk, ostera, errealitate hori onartzeko. Sortuk epai historikoa dela iritzi dio eta Unidos Podemosek, berriz, Espainiari jarritako zigor berri honengatik lotsa sentitzen duela dio.

Eusko Jaurlaritza

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, Espainiako Gobernuak kontuan hartu behar du Estrasburgoko Auzitegiak jarri dion zigorra. Ez hori bakarrik, "neurriak" hartu behar ditu "gisa honetako egoerak etorkizunean errepika ez daitezen".

Erkorekak azpimarratu duenez, orain arte aipaturiko auzitegiak zortzi aldiz zigortu du estatu espainiarra tortura salaketak ez ikertzeagatik. Oraingoan, ordea, "urrats bat gehiago" egin duela uste du Eusko Jaurlaritzak; izan ere, oraingoan frogatutzat jo du tratu txarrak gertatu zirela.

EAJ

Aitor Esteban EAJk Espainiako Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak, ostera, Estrasburgoko Auzitegiak jarritako zigorra aintzat hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, garrantzirik gabekoa ez dela iritzita".

Estebanek zigor honi buruz galdetuko dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari asteazken honetan, Diputatuen Kongresuan.

EH Bildu

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuak gogorarazi du gaur Torturaren aurkako Eguna dela, eta deia egin dio Espainiako Gobernuari tortura “errealitatea” dela aitortzeko. “Utzi salbuespena dela esateari”, azpimarratu du.

Bere aldetik, Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak “historiko”tzat jo du epaia, lehen aldia baita Estrasburgoko Auzitegiak tratu txarrak frogatutzat eman dituena.

Unidos Podemos

Irene Montero Unidos Podemosen bozeramaileak aitortu du “lotsatuta” dagoela zigorragatik. “Gobernuak serio hartu beharko lituzke demokrazia eta Giza Eskubideak”, aldarrikatu du.

Horren ildotik, Monterok adierazi du “Estatu demokratiko batean”, Gobernuak “pertsona guztien” giza eskubideak “bermatu” behar dituela.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena