Politika -

Elkarretaratzea

Terrorismoaren biktimei omenaldia egin diete Irunen eta Zarautzen

Lehenak isilik egin du, eta bigarrenak aipamen berezia egin die 'biktima anonimoei', 'zerrenda ofizialetan azaltzen ez direnei'.

Zarautzen egin duten elkarretaratzea. Irudia: EiTB
Zarautzen egin duten elkarretaratzea. Irudia: EiTB
Zarautzen egin duten elkarretaratzea. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irunek eta Zarautzek terrorismoaren biktimak oroitu dituzte igande honetan, duela urte askotatik egiten duten moduan. Lehenak isilik egin du, eta bigarrenak aipamen berezia egin die "biktima anonimoei", "zerrenda ofizialetan azaldu ez”, baina Gipuzkoako herrian bizi direnei.

Irungo elkarretaratzean, alderdi politiko guztietako (PSE, SPI, PNV, EH Bildu eta PP) zinegotziek hartu dute parte; Zarautzen, jeltzaleek eta sozialistek (Udaleko buru dira) egin dute deialdia, eta Irabazi eta EAko ordezkariek bat egin dute.

Aurten, bertaratu direnen "estimua eta elkartasuna" bereziki "terrorismoaren indakeria isilik bizi izan duten pertsona guzti horiei" zuzendu diete.

"Zerrenda ofizialenetan haien izena azaltzen ez den pertsonei, baina gure artean bizi direnei eta mehatxatuta (eurak edota haien familiak), gutxietsita, irainduta, kaltetuta sentitzen direnei, beldurra, izua, bakardadea sentitu dutenei", irakur daiteke Udaleko alderdiek izenpetu duten testuan. Jesus Aranak (EAJ) eta Gloria Vazquezek (PSE) irakurri dute, Xabier Txurruka jeltzalearen hitzaldi motzaren ostean.

Zeremonia Rosaledako parkean egin dute, Udalak 2007an "bidegabekeriaren biktimen memoria mantentzeko eta haiei omenaldia egiteko" izendatu zuen lekua.

Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna Gernikako Arbolaren Plazan burutu dute Irunen, herriko biktimak gogoratzen dituzten monolitoaren aurrean.

Dozenaka pertsona joan dira ekitaldira, horien artean ETAren 70. eta 80. hamarkadetako biktimen senideak. Bost minutuko isilunea egin dute, eta txalo eginez amaitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gipuzkoa Alderdi politikoak albisteak Zarautz argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Irun argazkiak Albisteak Terrorismoaren Biktimak Gaur