Politika -

Operazioa Bizkaian

ETAren kontrako operazioan atxilotuetako bat ospitaleratu dute

Marlaskak Daniel Pastor Auzitegi Nazionalera eramateko agindua eman du, izan ere, epaitegietako iturriek azaldu dutenez, bere buruari min egiten saiatu da bitan, eta batean ospitalera eraman dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Daniel Pastor ETAko ustezko kidea ospitaleratu behar izan dute Madrilen, bere buruari min egiten saiatu delako bitan, epaitegietako iturriek azaldu dutenez. Pastor aste honetan atxilotu dute Bizkaian egin duten polizia-operazioan.

Hori dela eta, Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak Pastor Guardia Zibilaren egoitzatik auzitegira eramateko agindua eman du deklarazioa hartzeko.

Epaitegietako iturriek jakitera eman dutenez, Pastor bere buruari min egiten saiatu da bitan, eta horietako baten ondorioz Madrilgo ospitale batera eraman behar izan dute.

Aste honetan ETAren kontra Bizkaian egin duten polizia-operazioan atxilotuetako bat da Pastor. Operazio hartan 200 kilo lehergai atzeman zituzten, eta Pastorren Galdakaoko lokal batean omen zegoen zati handiena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea