Politika -

Erreakzioa

Lopez: 'Irmo jarraituko dugu indarkeria erabili nahi dutenen aurka'

'Otazua' taldeak lehendakaria hil nahi izan zuen, iaz, ekitaldi publiko batean, gaur Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk bere aurka pentsatutako atentatuaren berri izan ondoren, Patxi Lopez lehenadakariak esan du "irmo" jarraituko dutela "indarkeriak zerbait konpondu dezakeela sinesten dutenen" eta haien ideiak "totalitarismoa erabiliz inposatu nahi dituztenen aurka" borrokatzeko.

Londresen egin ditu lehendakariak adierazpen hauek, bertako Espalazio Zentruaren arduradunekin bilera egin aurretik. ETAren ''Otazua taldeak'' lehendakaria hil nahi izan zuela jakinarazi du gaur Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak.

Albiste honen inguruan galdetuta, Patxi Lopezek nabarmendu du egungo Eusko Jaurlaritza ETAren "mehatxupean" jaio egin zela. Euskal Autonomia Erkidegoan ETAk mehatxatu dituen pertsona guztiak "gogoratu" ditu Patxi Lopezek albistea jasotzean.

Bere esanetan, indarkeriaren aldeko jarrera mantentzen dutenen aurka "irmo" borrokatu egin behar dute Jaurlaritzatik.

Mendiak albistea baieztatu du

ETAk Patxi Lopez lehendakaria edo Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua hil nahi izan zituen iaz, ekitaldi publiko batean, Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak gaur baieztatu duenez. ETAren mehatxuak ez du Jaurlaritzak martxan jarri duen terrorismoaren aurkako politika "aldatuko", bere hitzetan.

Vasco Press agentziak jakinarazi duen albistearen arabera, zehaztasun handiko fusil bat erabiliz, Patxi Lopez lehendakaria hiltzea pentsatu zuen ETAren ''Otazua taldeak'' iaz.

Albiste honen harira, Mendiak esan du Rodolfo Aresek berak igorri ziola informazioa lehendakariari.

Oposizioko burua zenean jaso zituen mehatxuen aurrean izan zuen "erreakzio bera" izan du orain Patxi Lopezek, Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea