Politika -

EH Bildu

'Estatuaren errepresioari eta mehatxuei botoekin erantzutea' eskatu du Matutek

Espainiako Estatuaren "atzerakada demokratikoa" salatu du EH Bilduko hautagaiak. "Gero eta errepresiboagoa den estatuaren aurrean harresi bat eraikitzeko balioko du boto bakoitzak", azpimarratu du.

Oskar Matute EH Bilduko hautagaia. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Oskar Matute EH Bilduko hautagaia. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Oskar Matute EH Bilduko hautagaia. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Estatuaren "atzerakada demokratikoa" salatu du Oskar Matute Kongresurako EH Bilduren Bizkaiko zerrendaburuak. "Errepresioari eta mehatxuei boto soberanista eta desobedienteekin erantzuteko" beharra nabarmendu du Matutek.

EH Bilduk Bizkaiko zerrenda aurkeztu du Barakaldoko BECen. Besteak beste, proces auziaren epaia hizpide izan du Matutek ekitaldian. Era berean, "subiranismoa sendoa baldin bada, gero eta errepresiboagoa den estatuaren aurrean harresi bat eraikitzeko balioko du boto bakoitzak", azpimarratu du.

Matuteren hitzetan, azken asteetako sententziek "inboluzio demokratikoa" agerian utzi dute.

"Altsasuko gazteen eta procesaren aurkako epaiek eskuina geldiarazteko buruzagi bezala aurkeztu zena bloke erreakzionario baten beste pieza bat baino ez dela demostratu dute. PSOEk ez du hutsik egin, bere hitza bete duelako, oposizioan dagoela ezkerrekoa dela dio beti, baina Gobernuan dagoela eskuinekoa dela demostratzen du", salatu du.

Testuinguru honetan, lurraldetasuna "Espainiako Estatuaren arazo nagusietako bat da" eta "desira demokratiko bati emaniko erantzuna errepresioa da", ohartarazi duenez.

"Kataluniaren eta Euskal Herriaren erabakitzeko eskubideak ezin du ukapena, errepresioa eta mehatxua erantzun bakarra izan. Boto subiranista eta desobedienteekin erantzutea beharrezkoa da", gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Hauteskunde orokorrak Alderdi politikoak EH Bildu Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak