Politika -

EiTBren inkesta

15. EiTB Focus azaroaren 10eko hauteskundeen inguruan

Azaroaren 10ean egingo diren hauteskunde orokorren inguruan galdegin zitzaien euskal herritarrei, baita apirilaren 28ko hauteskundeekin alboratuta botoa errepikatzeko asmorik zuten ere.

Aulkien estimazioa, A10erako, EiTB Focusen arabera.
Aulkien estimazioa, A10erako, EiTB Focusen arabera.
Aulkien estimazioa, A10erako, EiTB Focusen arabera.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Irrati Telebistak Espainiako hauteskunde orokorrak deitu eta egun gutxira kaleratu zuen EiTB Focusen 15. inkesta. Boto asmoaren inguruan galdegin zien EAEko herritarrei.

Euzko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke Euskal Autonomia Erkidegoan azaroaren 10eko hauteskunde orokorrak. Jeltzaleek botoen % 30,4 eta sei diputatu lortuko lituzkete, apirilaren 28an adina, baina baliteke zazpigarrena ere lortzea.

PSE-EE izango litzateke bigarren indarra Euskadin, lau aulkirekin (apirilean ere lau erdietsi zituen). Jarraian, EH Bilduk apirilean lortutako hirugarren postua errepikatuko luke, baina Arabako diputatua galduko luke, eta hiru aulki lortuko lituzke.

Elkarrekin Podemos izango litzateke laugarren indar bozkatuena, 3 diputaturekin. PP kokatuko litzateke bosgarren postuan, eta ordezkaritza lortuko luke, apirilean ez bezala; inkestaren arabera, diputatu bat eskuratuko luke, eta baliteke bi ere izatea.

Aulkien aurreikuspena, azaroaren 10erako

Hauteskundeak errepikatu beharraz galdetuta, EiTB Focusek ondorioztatzen du euskal herritarren % 80ri txarto edo oso txarto iruditzen zaiela berriro bozkatzera joan behar izatea.

Inkestaren bigarren emanaldiak hauteskunde berrien atarian botoa errepikatuko zuten edo ez galdegin zien herritarrei. % 64,6k apirilaren 28ko hauteskundeetan emandako botoari eutsiko liokete

Boto bera azaroaren 10ean

EiTB Focusek alderdi bakoitzaren boto-emaileek azaroaren 10ari begira izango luketen asmoa ere jasotzen du; hau da, alderdi bakoitzaren hautesleek botoa alderdi berari ematea edo, aldiz, beste baten alde egitea aurreikusten duten. Ondorengoak lirateke emaitzak:

EAJren hautesleek boto bera azaroaren 10ean

PSE-EEren hautesleek boto bera azaroaren 10ean

EH Bilduren hautesleek boto bera azaroaren 10ean

Elkarrekin Podemosen hautesleek boto bera azaroaren 10ean

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Hauteskunde orokorrak Alderdi politikoak EH Bildu Araba PSE-EE Bizkaia Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskunde inkestak 2024