Politika -

"Opor fiskalak"

Confebaskek epaia 'enpresentzako bidegabea dela' iritzi dio

Patronalaren ustez epaiak ez du "zilegitasunezko konfiantza printzipioa errespetatzen" eta "ulertezina" deritzo enpresak auziaren "biktima" izatea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enpresarien patronaleko ordezkariek epaia onartzen dutela adierazi dute ohar batean, baina ez daudela ados azpimarratu dute. Neurri fiskalen inguruan egiten den balorazioaz gain, ez datoz bat&' || 'nbsp; "jasotako laguntza horiek itzultzea mantentzearekin", euren ustez&' || 'nbsp; "zilegitasunezko konfiantza printzipioa" urratzen delako .

Confebaskek adierazi du enpresek garai hartan indarrean zegoen araudia jarraitu zutela eta "legezkoa zen konfiantza osoa" zutela, araudia aldundiek ezarria izan zelako.

Halaber, enpresarien patronalak uste du laguntzen itzulketa tributarioaren inguruan foru erakundeek egindako eskaerei erantzun egokia eman ziotela.

Enpresak, eurak sortu ez duten egoera baten "biktima" izatea "bidegabea eta ulertezina" dela iritzi dio Confebaskek.&' || 'nbsp; Eta epaiaren ondorioak "bizitzen ari garen egoera ekonomikoa kontuan izanda larritu egiten dira", erantsi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea