Politika -

Polizia operazioa

ETAren hiru zulo atzeman dituzte Baigorrin

Oraingoz informazioa oso eskasa da. Iturri batzuek diote biltegi zaharrak izan litezkeela, eta beste batzuek barruan atentatuak egiteko material ugari egon litekeela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak ETAren hiru zulo atzeman ditu gaur Baigorrin, Nafarroa Beherean, terrorismoaren aurkako borrokako iturriak aipatuta Vasco Press agentziak jakinarazi duenez.

Oraingoz, baina, informazioa oso eskasa da. Iturri batzuen arabera, baliteke ezkutalekuak biltegi zaharrak izatea, ETAko kideek aspalditik bisitatu ez dituztenak, eta beste iturri batzuek diote atentatuak gauzatzeko material ugari egon litekeela barruan.

Erakunde terroristaren zuzendaritzaren aurkako polizia operazietan atzemandako informazioari esker topatu dituzte ezkutalekuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea