Politika -

Auzitegi Nazionala

30 urteko zigorra egotzi diote Carasatorreri, Ordoñezen hilketagatik

Erabakiaren arabera, Carasatorre ezin izango da Donostiara itzuli aske gelditu eta bost urtera. Estatuari 500.000 euro ordaindu beharko dizkio eta Gregorio Ordoñezen oinordekoei, berriz, 150.000 euro.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak 30 urteko kartzela zigorra ezarri dio Juan Ramón Carasatorre Aldaz ETAko kideari, 1995. urtean Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotziaren hilketan parte hartzea egotzita. Hilketa horren ondorioz ere, Francisco Javier Garcia Gaztelu, ''Txapote'' eta Valentin Lasarte Oliden ETAko kideak bere egunean zigortu zituzten. Javier Gomez Bermudez epaileak zuzendutako Zigor Aretoak hartutako erabakiaren arabera, aske gelditzen denean, Carasatorre ezingo da Donostiara sartu, bost urteko epean. Estatuari 500.000 euro ordaindu beharko dizkio, eta Gregorio Ordoñezen oinordekoei 150.000 euro.

Epaiketa iragan maiatzean egin zuten, eta fiskalaren eskaerarekin bat dator erabakitako epaia.

Epaiaren arabera, Carasatorre ETAko kidea zen eta 1994. urteko gabonetan Donostiako ETAko talde batean zegoen, ''Txapote''rekin eta Lasarterekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea