Politika -

Espainiako Errege Etxea

Corinna Larsenek Errege Etxearen mehatxuak eta bere aurkako kanpaina salatu ditu

Enpresari alemaniarrak, ETB2ko '360 grados' saioan adierazi duenez, "Espainiako zerbitzu sekretuek eta Errege Etxeak zortzi urteko kanpaina frankista" daramate bere kontra.

Juan Carlos I eta Corinna Larsen. Argazkia: EiTB
Juan Carlos I eta Corinna Larsen. Argazkia: EiTB
Corinna Larsen denuncia amenazas y una campaña de difamación contra ella

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Corinna Larsenek, Juan Carlos I Espainiako errege emerituarekin izandako harremanagatik eta Erre Etxetik dirutza handia jasotzeagatik ezaguna den enpresari alemaniarrak, salatu du "Espainiako zerbitzu sekretuetako eta Errege Etxeko pertsona batzuek" bere eta bere seme-alaben aurkako "kanpaina frankista" egiten ari direla duela 8 urtetik.

Londresen bizi den enpresariak ETB2ko '360 grados' saioaren galderei erantzun die, eta esan du Juan Carlos Iaren eskutik jaso zuen dirutza opari eskuzabal bat izan zela, ez zuela sekula eskatu.

Horren harira, pertsona batzuk bera manipulatzen saiatu direla eta errege emerituarekin izandako harremanak arazo larriak ekarri dizkiola adierazi du. Harremanaren berri jakin zenean, Madrildik alde egin eta Monakora joan zen, eta orduan hasi omen zen mehatxuak jasotzen: "Espainiako zerbitzu sekretuetako eta Errege Etxeko pertsona batzuk zortzi urteko kanpaina frankista abiatu zuten neure eta nire seme-alaben aurka. Heriotza-mehatxuak jaso ditut, etengabe zelatatzen naute, seme-alabengandik urruntzen saiatu ziren, dokumentu pertsonalak lapurtu dizkidate eta nire izena zikintzeko desinformazio kanpaina zabala abiatu dute komunikabideetan. Mehatxupean sentitzen naizen? Bai".

Corinna Larsen amplió sus redes de negocios junto a Juan Carlos I

Corinna Larsen amplió sus redes de negocios junto a Juan Carlos I
Corinna Larsen amplió sus redes de negocios junto a Juan Carlos I
Corinna Larsen amplió sus redes de negocios junto a Juan Carlos I

Laresenen esanetan, "Espainiako Errege Etxeko eta zerbitzu sekretuetako pertsona batzuek asmatu egin zuten estatu sekretu handiak dakizkidala, eta horrekin justifikatzen dute zortzi urteotan nire eta nire seme-alaben aurka egiten ari diren kanpaina, gaur egun indarrean dagoena eta beste batzuen gaiztakeriak estaltzeko diseinatua. Norbaitek sinatu behar izan zituen operazio honetarako beharrezko diru-funtsak".

Políticos y prensa conocían las reuniones extra oficiales de Juan Carlos

Felipe VI.a egoeraren jabe ote den galdetuta, erantzun du "Espainiako agintariei galdetu" beharko zaiela, baina jakinarazi du legezpo izapideak abiatu dituela bere eskaerak ezerezean geratu ostean: "Errege Etxearekin askotan jarri gara harremanetan bide formaletatik, gehiegikeria kanpainari amaiera eman diezaioten. Gure saiakera guztiei entzungor egin diete. Errege Etxearen esku dago hau geratzea, baina ez egitea erabaki dute, eta erabaki horrek agerian uzten ditu. Bide legala orain saihestezina da".

''Suiza es un refugio para criminales, porque hay muchos trucos para protegerles''

Corinna Larsenek azpimarratu du Felipe VI.a guztiaren jabe dela, gutunez eman zizkiola xehetasun guztiak, baina erantzuna ez zen izan espero zuena: "Felipe VI.ari gutuna bidali genion nire eta nire seme-alaben aurka egiten ari diren kanpaina azaltzeko, erregeak gelditzeko boterea baitu. Zoritxarrez, kanpainak gaur arte jarraitzen du. Lucumi buruzko informazioa ere helarazi genion, gizalegez. Errege Etxeak erantzun zuen eta esan zuen planteatu genizkion gaiek ez zutela kezkatzen".

Lucum y Zagatka, dos fundaciones con los borbones como beneficiarios

¿Existe una operación de estado para salvar al rey de sus presuntos negocios?

2:04

"Corinna asegura que han forzado sus casas y que le han robado documentos"

“Corinna asegura que han forzado sus casas y que le han robado documentos”
“Corinna asegura que han forzado sus casas y que le han robado documentos”
“Corinna asegura que han forzado sus casas y que le han robado documentos”

3:20

''Es mucho pedir por parte de Felipe VI que creamos que no sabía nada''

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errege-etxea Politika Juan Carlos I.a Espainiako Felipe VI.a Espainia Eguneko albisteak Albisteak Suitza