Politika -

Udalen elkartea

Bildu Eudelen bilerara joango da baina ez du erakundean parte hartuko

Koalizioak "Eudelen izaeraren eta helburuen azterketa sakona" eskatuko du. Eztabaida hori egiten ez duten arte, "Bilduk ez du Eudelen zuzendaritzan parte hartuko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduk iragarritakoaren arabera, koalizioaren agintepean dauden udalen ordezkaritza bat Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen bilerara joango da, hilaren 20ab. Hala ere, argi utzi nahi izan dute erakundeak egun duen eredua mantentzen den bitartean, koalizioak "ez duela zuzendaritzan parte hartuko, ezta gai ezberdinen inguruan egiten diren botazioetan ere.

Iragarpena Donostian emandako prentsaurrekoan egin dute Ibai Iriarte eta Iñaki Agirrezabalak Tolosa eta Zumaiako alkateek. Bertan esandakoaren arabera, loalizioak "Eudelen izaeraren eta helburuen azterketa sakona" eskatuko duela adierazi dute, eta Eztabaida hori egiten ez duten arte, "Bilduk ez du Eudelen zuzendaritzan parte hartuko".

Bilduren ustez, azken hauteskundeen emaitzek mapa politiko berria eratu dute "EAJren nagusitasunarekin amaituz". "Euskal Herrian martxan jarritako prozesua eszenario berri baten baldintzak ezartzen ari da, eta bide horri helduta, Bilduren helburu bakarra aldaketa politiko eta sozial horretan sakontzea da", azaldu dute.

EAJri eta PSEri, kritikak

Horrez gain, EAJk eta PSEk "Eudel euren udal politikak aurrera ateratzeko erabili izana" salatu dute, "udalerrien beharrizanen gainetik, alderdien interesei lehentasuna emanez eta Eudelen baliabideak euren interes partikularren mesederako erabiliz".

"Ez dute udalen autonomian sinisten eta ez dute autonomia hori bultzatu. Zenbat urte pasa dira udalen legearen proposamen bat mahai gainean jarri duten arte? Zer hausnarketa egin eta zer konponbide proposatu dute udalen finantzazioari dagokionez?", galdetu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea