Politika -

Auzitegi Gorena

Fiskaltzak beste ikerketa bat irekiko du Juan Carlos Iaren aurka, hirugarrena

Ez dute jakinarazi ikerketak errege emerituaz gain beste norbaiti eragiten dion eta gertakariak abdikatu aurrekoak edo ondorengoak diren, bortxaezintasuna galdu ostekoak, alegia.

Juan Carlos I, Felipe VIarekin. Argazkia: Efe
Juan Carlos I, Felipe VIarekin. Argazkia: Efe
Juan Carlos I, Felipe VIarekin. Argazkia: Efe

agencias | redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak hirugarren ikerketa bat irekiko du Juan Carlos I Espainiako errege emerituaren aurka Sepblacen beste txosten bat jaso ostean. Auzitegi Goreneko fiskalek hartuko dute ikerketaren ardura finantza inteligentziaren txostenean oinarrituta.

Dolores Delgado Estatuko fiskal nagusiak eta Alejandro Luzon Ustelkeriaren aurkako fiskalburuak eman dute ikerketaren berri, baina oraindik ez dute argitu ikerketak errege emerituaz gain beste norbaiti eragiten dion eta gertakariak abdikatu aurrekoak edo ondorengoak diren, bortxaezintasuna galdu ostekoak alegia.

Ministerio publikoak ikerketa abiatzeko erabakia hartu du duela egun batzuk Diru Arau-hausteak eta Zuriketak Prebenitzeko Batzordearen Zerbitzuak (Sepblac), finantza inteligentziak, errege emerituari buruzko txostena jaso eta gero.

Txostena duela egun gutxi jaso zutenez, oraindik oso fase goiztiarrean dago prozedura guztia.

Juan Carlos Iaren aurka abiatzen duten hirugarren ikerketa da haur; izan ere, Suizan errege emerituari lotutako kontu bat eta Mecara joateko abiadura handiko trenaren lanetako komisioengatik ireki zuten bat, eta ondoren beste bat txartel opakoekin egindako erosketengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Juan Carlos I.a Auzitegi Gorena Espainiako Felipe VI.a Espainia Eguneko albisteak Albisteak