Politika -

Ordezkapena

EAEko poliziaburua, Faisan auzian inputatua, kargutik kendu dute

Barne Ministerioaren arabera, Enrique Pamiesen ordezkatzea Polizia zuzendaritzaren berritzearen parte da. Berritze hori Barne ministro berriaren aginduz egiten ari dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ignacio Cosido Polizia Nazionaleko zuzendariak EAEko poliziaburua kargutik kendu du. Enrique Pamies Faisan auzian inputatu zuten beste bi Polizia-kargurekin batera. Bere ordez, Fernando Amo Garcia izendatu dute.

Poliziako iturriek Efe albiste agentziari aditzera eman diotenez, Pamiesen kargugabetzea Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa Poliziako zuzendaritzan egiten ari den berritze-prozesuaren parte da. Horretarako, ministroak Cosidok egindako iradokizunak aintzat hartu ditu.

Barne Ministerioak ohar baten bidez eman du Fernando Amoren izendapenaren berri. Amok EAEn egin du ibilbide profesional guztia, eta, besteak beste, Donostiako Polizia-etxeko Segurtasun eta Babeserako Brigadako burua izan zen.

Inputatua

Pamiesek kargua utziko du hedabideen arreta bereganatu ondoren, Faisan auzia dela eta. Auzitegi Nazionalak ikerketa bat abian jarri du ETAri 2006an bere kontra egin behar zuten operazio baten berri nork eman zion jakiteko.

Iragan irailean, Auzitegi Nazioanalak Pamiesen prozesamendua bertan behera utzi zuen froga faltagatik. Hala ere, Pamies eta Poliziako beste bi buru inputatuta jarraitzen dute Pablo Ruz epaileak ikerketa noiz amaituko zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea