Politika -

Dekretuaren zirriborroa

Poliziaren biktimen dekretuak 'konpontze egiturak' nahi ditu

"Ezin dugu ustezko egileen jarrera epaitu, hau ez baita erakunde judiziala", esan du Manuela Carmenak, Poliziaren biktimak izan zirenen dekretua idatzi duen epaile ohiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuela Carmenak, 1968-1978 urteetako Poliziaren biktimen dekretua idatzi duen epaile ohiak "konpontze egiturak" beharrezkoak direla azpimarratu du.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, dekretuaren proiektua egiteko jasotzen ari diren ekarpenak nabarmendu du, "elkartasun keinuak dira",esan du.

"Frankismoaren indarkeriaren aurka ekintza bortitzak egon ziren, eta inoiz ezin da legezkoa ez den indarkeria baten aurka legezkoak ez diren ekintzekin borrokatu", adierazi du. "Eta horrela eginez gero, biktima horiei kalte ordainak eman behar zaizkie, eta euren justizia aurrera ateratzeko borrakatu behar da".

Hala ere, "sufirmendua eta mina aztertuko dugu soilik", zehaztu du, izan ere, "ezin dugu ekintza horien ustezko egileen jarrera epaitu, hau ez baita erakunde juidizial bat", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea