Politika -

Iñigo Cabacasen heriotza

AIk gomazko piloten erabilera berrikustea eskatu du

Erakundeak gertatutakoa argitzeko eta etorkizunerako gomendioak emateko batzorde independentea sortzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Ertzaintzaren agenteak, Iñigo Cabacasen omenean egindako mobilizazio batean. Argazkia: EFE
Ertzaintzaren agenteak, Iñigo Cabacasen omenean egindako mobilizazio batean. Argazkia: EFE
Ertzaintzaren agenteak, Iñigo Cabacasen omenean egindako mobilizazio batean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amnistia Internazionalek (AI) Estatuko Segurtasuneko Indarrek egiten duten gomazko piloten erabilera berrikusteko eskatu dio Gobernuari. Horrez gain, polizien ekintzek pertsona bat larri zauritzea edo pertsona horren heriotza eragiten dutenean, protokolo independenteak jartzea ere nahi du erakundeak.

Komunikatu batean, nazioarteko erakundeak "gertakariari buruzko ikerketa judiziala" martxan jartzeko eta etorkizunerako gomendioak emateko batzorde independentea sortzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Horrez gain, Amnistia Internazionalek horrelako materialaren erabilera debekatzeko eskatu dio Madrileko Gobernuari; izan ere, gomazko piloten gehiegizko erabilerak pertsona baten heriotza eragiteaz gain, "giza eskubideak urratu ditzake".

Erakundeak Poliziaren teknologien fabrikazioa eta erabilera arautu behar dela esan du. Hau da, agenteek hiltzeko gaitasunak dituzten armak erabiltzen dituztenean edo polizien ekintzek heriotza edo lesio larriak eragin ditzaketenean gertakariak argitzeko mekanismoak sortzea nahi du AIk.

Gainera, Poliziaren parte hartzea beti "legezkoa, beharrezkoa eta neurrizkoa" izateko, AIk agenteek erabiliko duten indarra "egoera kontrolatzeko gutxienekoa dela" bermatuko duen prestakuntza izatea proposatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea