Politika -

Amaiur

Onintza Enbeita bertsolariak hartuko du Antiguedaden tokia Kongresuan

EHUko katedradunak diputatu kargua utzi behar du unibertsitateko lana eta diputatu ardura bateragarriak ez direla ebatzi baitu Kongresuko Diputatuaren Estatutuaren batzordeak.

Onintza Enbeita bertsolaria. Argazkia: EITB
Onintza Enbeita bertsolaria.
Onintza Enbeita bertsolaria. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Onintza Enbeita bertsolariak hartuko du Iñaki Antiguedaden (Amaiur) eserlekua Madrilgo Diputatuen Kongresuan, Enbeitak berak Euskadi Irratia-n azaldu duenez.

Muxikako (Bizkaia) bertsolari eta kazetaria zortzigarrena zen Amaiurren Bizkaiko zerrendan azken hauteskunde orokorretan.

Iñaki Antiguedadek Kongresuko diputatu kargua utziko du hiru aste barru. Unibertsitateko lana eta diputatu ardura bateragarriak ez direla ebatzi du Espainiako Kongresuko Diputatuaren Estatutuaren batzordeak.

Egoera horretan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean lanean jarraitzea erabaki du Iñaki Antiguedadek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea