Politika -

Bake eta bizikidetza lantaldea

Aralarrek deitoratu egin du Ezenarrok bake lantaldean parte hartzea

Patxi Zabaletaren aburuz, Eusko Legebiltzarreko lantaldea "hilda" jaio da. Bestalde, Ezenarroren hitzetan, PPk ezin izango dio ezker abertzalearen parte hartzeari betoa jarri.

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailea. EFE
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailea. EFE
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak adierazi du Eusko Legebiltzarrak osatutako bake eta bizikidetza lantaldea "hilda" jaio dela, "baztertzailea" baita. Halaber, buruzagi abertzaleak nabarmendu du batzordea ez dela gauza izan "presidentea aukeratzeko ere".

Prentsaurreko batean, Zabaletak argudiatu du lantaldeak ez duela "aurrerapenik" egingo elkarrizketan, berdintasunean eta elkarrekikotasunean.

Buruzagi abertzaleak "deitoratu" egin du Aintzane Ezenarro Aralarreko kidea lantaldean egotea, eta nabarmendu egin du Aralarrek, "berez", ez duela parte hartzen horretan.

Alderdi abertzalearen lau legebiltzarkideetako hiruri espedientea ireki diete, lantaldearen alde bozkatzeagatik. Dena dela, ez dituzte egotzi, oraingoz behinzat.

Patxi Zabaletaren esanetan, lantaldea "elkarrizketa politikoaren aurkakoa" da, horren muina "bazterketarik gabe egitea" baita. "Bazteketak egin dituztenez, esparru politiko horrek ezin du balio normalizazioa ekartzeko", agertu du.

Aintzane Ezenarro

Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideak PPri ohartarazi dionez, ezin izango diote ezker abertzalearen parte hartzeari betoa jarri bakearen eta bizikidetzaren lantaldean. Ildo horretan, iraganeko hitzaldiek "elkarrizketa saihestuko" ez dutela esan du.

Ezenarrok prentsaurrekoan azaldu duenez, atzo sortutako bakearen eta bizikidetzaren lantaldea guztiek esan behar dutena entzuteko jaio da.

Ildo horretan, lantaldearen sorkuntza agiriak alderdien, elkarteen eta gizarte eragile guztien ekarpenak jasoko direla zehazten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea