Politika -

Errege Kopa

Jaurlaritzak 'tamalgarri'tzat jo ditu Esperanza Aguirreren hitzak

Idoia Mendia bozeramailearen esanetan, "erkidego baten presidenteak zentzuz hitz egin beharko luke".

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. EFE
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. EFE
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidenteak Kopako finalari buruz egindako hitzak "tamalgarriak" direla.

Hain zuzen ere, zaleek finalean Monarkiari edo Espainiako ereserkiari txistu egingo baliete, partida ateak itxita jokatu beharko luketela esan du Aguirrek.

Hori horrela, Jaurlaritzako eledunak kritikatu du erkidego baten presidenteak "zentzuz" hitz egin beharko lukeela.

Mendiaren esanetan, Aguirreren hitzak ez dira "inorentzat" mesedegarriak, "ez haren erkidegoarentzat, ez kirolarentzat".

"Garrantzitsuena politika eta kirola ez nahastea da", ohartarazi du.

Bozeramaileak gaineratu du Madrilera joango diren eta Euskadin geratuko diren zale zuri-gorriek "dibertitzea eta kalitatezko futbola ikustea" nahi dutela, "eta ez beste gauza batzuk".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea