Politika -

ETAko kideekin bilerak

Robert Manrique, Hipercorreko biktima: 'Barkamena eskatzea espero dut'

Atentatuan parte hartu zuen ETAko kide batekin elkartzeari baiezkoa eman dio Manriquek. ''Barkamena eskatzen badit, pentsatu egingo dut'', esan du Radio Euskadiko elkarrizketa batean.

Hipercorreko atentatua 1987ko ekainaren 19an burutu zuen ETAk. Artxiboko irudia
Hipercorreko atentatua 1987ko ekainaren 19an burutu zuen ETAk. Artxiboko irudia
Hipercorreko atentatua 1987ko ekainaren 19an burutu zuen ETAk. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Robert Manriquek, ETAk Bartzelonako Hipercor saltokian egin zuen atentatuko biktimetako batek, baiezkoa eman dio bertan parte hartu zuen ETAko kide batekin biltzeko porposamenari.

Radio Euskadiko ''Ganbara'' saioan egin duen elkarrizketa batean, Manriquek argitu du bilera ez duela berak ez duela bilera eskatu. ''Nik presoaren eskutitz bat jaso nuen, eta berarekin biltzea onartu nuen'', esan du.

Hitzordu hori noiz izango den jakiteko Barne Ministerioaren deiaren zain dago. ''Ez nago urduri'', esan du.

Eskutitza jasotzea eta irakurtzea zaila izan zela aitortu du. ''Lau orduko paseoa eman nuen, eskutitza behin eta berriro irakurriz, ulertu nuen arte'', azaldu du.

Bileraren aurrean dituen aurreikuspenei dagokionez, Manriquek esan du barkamen eskaera espero duela. ''Bere esku dago. Eskatzen badit, pentsatuko egingo dut'', gaineratu du.

Beste hainbat biktimak 70 bat galdera, iradokizun eta proposamen igorri dizkiotela azaldu du. ''Morala, filosofia, politika... jorratzen dituzte bertan''.

Eskutitza jaso izanak arazo asko eragin dizkiola aitortu du. ''Hainbat biktimak ez dute ulertzen zergatik bidali didaten niri eta ez beraiei; beste batzuek harekin biltzea lotsagarria dela uste dute''.

Edonola ere, Manriquek uste du biktima asko ekimenarekin ados daudela. ''Gauzak legea errespetatuz egiten diren bitartean, egin behar direla ulertu behar da. Herritarren interesa norberaren interesen gainetik dago'', esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea