Politika -

EITB Focus

EAJk irabaziko luke Laudion, baina EH Bilduk eta Omniak gehiengo osoa batuko lukete

Alderdi jeltzaleak eutsi egingo lieke egungo zazpi zinegotziei, baina koalizio abertzaleak eta auzokide plataformak gehiengoa izango lukete gobernu aldaketa gauzatzeko.

EITB focus
EITB focus
EITB focus

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ izango litzateke alderdi bozkatuena Laudioko udal hauteskundeetan, baina EH Bilduk eta Omnia plataformak gehiengo osoa lortuko lukete, eta, horrenbestez, Alkatetza koalizio abertzalearen esku geratu ahalko litzateke, EITB Focus makroinkestaren arabera.

Alderdi jeltzaleak 7 zinegotzi eskuratuko lituzke, azken udal hauteskundeetan bezala, baina bototan 2,5 puntu galduko lituzke.

Era berean, EH Bilduk 6 puntuko hazkundea izango luke eta 6 ordezkari jasoko lituzke, egun baino bat gehiago.

Bestalde, Omnia plataformak eutsi egingo lieke egungo hiru zinegotziei, eta PSE-EEk bat izango luke, bat gutxiago.

EITB FOCUS

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Gipuzkoa Araba Laudioko albisteak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Foru hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Hauteskunde inkestak Aiarako kuadrilla gaur