Politika -

Proces auzia

Europako justiziak immunitatea kendu die Puigdemonti, Comini eta Ponsatiri

Kataluniako presidente ohiak jarritako helegitea atzera bota du, horrenbestez, Europar Batasuneko Auzitegi Nagusiak. Epaia ez da irmoa, eta Puigdemontek iragarri du errekurtsoa aurkeztuko dutela.

Carles Puigdemont, Toni Comin eta Clara Ponsati. Argazkia: EITB Media
Carles Puigdemont, Toni Comin eta Clara Ponsati.
Carles Puigdemont, Toni Comin eta Clara Ponsati. Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eurodiputatu gisa dagokion immunitatea kendu dio Europako Auzitegi Orokorrak Carles Puigdemont Kataluniako presidente ordeari. Halaber, immunitatea galduko dute Toni Comin eta Clara Ponsati Generalitateko kontseilari ohi eta JxCATeko beste bi eurodiputatuek ere.

Kataluniako presidente ohiak eta kontseilari ohiek jarritako helegitea atzera bota du Europako Auzitegi Orokorra, Auzitegi Gorenaren eskaera onartuz, Espainian noizbait prozesu independentistaren auziagatik epaitu ahal izateko.

Puigdemontek, Cominek eta Ponsatik erabakia baliogabetzea eskatu zuten, Auzitegi Gorenak hori eskatzeko eskumenik ez duela eta Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak epaitu behar dituela uste dutelako.

Hala ere, erabakia ez irmoa eta helegitea jar dakioke Europako Justizia Auzitegian, eta Puigdemontek iragarri du errekurtsoa aurkeztuko dutela. 

"Hemen ez da ezer amaitzen, alderantziz. Dena aurrera doa. Helegitea aurkeztuko dugu Europako Justizia Auzitegian eta gure oinarrizko eskubideak, kataluniarrenak eta europarrenak ere badirenak, azkeneraino defendatuko ditugu", azpimarratu du Twitterreko bere kontuan argitaratutako mezu batean.

Europako Auzitegi Orokorraren erabakia baloratzeko Bruselan eskaini duen prentsaurrekoan, Puigdemontek aitortu du ez zuela erabaki hori espero, baina helegitea aurkeztuko dutela. Immunitatea galduta, Kataluniara itzultzea "lehen bezain urrun edo hurbil" dagoela nabarmendu eta datorren astean Estrasburgora joango dela gaineratu du, Europako Parlamentuaren osoko bilkuran parte hartzeko.

Gonzalo Boye abokatuak, bere aldetik, kautelazko neurriak eskatuko dituztela adierazi du behin betiko ebazpena iritsi bitartean. Kasu horretan, Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak euroagindua igorrita ere, babestuta egongo lirateke.

Erreakzioak

Pere Aragones Kataluniako Generalitateko presidenteak babesa helarazi die Puigdemont, Comin eta Ponsatiri, eta Europan oraindik bidea dagoela egiteko ziurtatu du. "Errepresioaren aurrean, erreferenduma antolatzea ez dela delitua defendatzen jarraitzen dugu", adierazi du Twitterren zabaldutako mezu batean.

Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuko bozeramailearen iritziz, TGUEren ebazpenak "Gobernuaren jarrera berresten du, eta Europako erakundeak eta Europako Parlamentuaren ebazpena babesten ditu". 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Berriak Politika Europar Batasuna Kataluniako erreferenduma gaur Auzitegi Gorena bideoak Europa bideoak Espainia bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Puigdemont azken albisteak Kataluniako prozesua zuzenean Kataluniako Generalitatearen azken ordukoa Euroganbera Junts per Catalunya gaur