Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Zentsura mozioa Iruñean, Zeledon berria eta Inozente eguna

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Iruñeko Udala. Argazkia: Paco Moreno
Iruñeko Udala
Iruñeko Udala. Argazkia: Paco Moreno

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 28, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Zentsura mozioa Iruñean: Iruñeko Udalbatzak gaur eztabaidatuko du Cristina Ibarrola alkatearen aurkako zentsura mozioa. Abenduaren 13an aurkeztu zuten EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Talde Mistoak. Eztabaida eta bozketa 12:00etan hasiko dira udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Udalbatza berezia zuzenean jarraitzeko aukera izango da eitb.eusen bidez

-Zeledon berriaGasteizko Blusa Mutil eta Nesken Elkarteak duela gutxi aukeratu duten Zeledon berria (Iñaki Kerejazu) aurkeztuko dute gaur, San Miguel elizaren atarian.

-Inozente eguna: Ingurukoei adarra jotzeko eguna da gaurkoa. Ohiturari eutsiz, komunikabideek ere izango dute albiste faltsuren bat edo beste. Adi, beraz, eitb.eus webguneko berriei, ziria sartzerik nahi ez baduzue! 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Andre Maria Zuria Iruñea UPN EH Bildu Gipuzkoa Joseba Asiron Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz berriak Albisteak Iruñeko Udala Cristina Ibarrola UPN