Politika -

Amnistia legea

Sanchezek aldaketak baztertu ditu legean: "Independentista denak amnistiatuko ditu, ez direlako terroristak"

Terrorismoa leporatuta auzipetuta dauden pertsonak babesteko Juntsek eskatzen dituen aldaketen harira, Espainiako Gobernuko presidentea "irmo" mintzatu da, eta "lasaitasuna" aldarrikatu du akordioa lortzeko.

Sanchez, Bruselan egin duen agerraldia. EFE
Sanchez, Bruselan egin duen agerraldia.
Pedro Sanchez: ''Independentismo katalana ez da terrorismoa''

0:22

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak uste du Amnistia Legeak, dagoen horretan, Kataluniako independentista guztiak, terrorismo delituengatik ikertutakoak barne, babestuko dituela, "ez direlako terroristak", argudiatu du. 

Bruselan egin ditu adierazpenok, Europar Batasuneko estatuburu eta gobernuburuen bileraren ondotik. 

Juntsek eskatu bezala araudian aldaketak egiteko prest ote dagoen galdetuta, "irmo" mintzatu da Sanchez. Horren ustez, legea "sendoa eta zorrotza" da. Hala, "lasaitasuna" aldarrikatu du akordioa ixteko orduan. 

Gogorarazi duenez, Juntsek "lau aldiz" babestu du legea Gorteetako izapidetzean. Espainiako Gobernuak hainbatetan ohartarazi duenez, ezin dira aldaketak uneoro egin, legea konstituzionala eta "sendoa" delako, eta Puigdemonten alderdiaren eskeak (terrorismo eta traizio delituak) sartuz gero, araudia bera ahulduko litzateke, helegiteen arriskua handituta. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Junts per Catalunya Amnistia Legea