Politika -

Etxebizitza

EH Bilduk, PSE-EEk, Podemosek eta Sumarrek Etxebizitza Legea defendatu eta helegitea errefusatu dute

EH Bilduk "oso larrritzat" jo du helegitea, EAJk bere gobernukide PSE-EEri "zuzenketa" jarri diola iritzita. Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuak ohartarazi du lanean jarraituko duela legeak ezartzen duen ildoan. Podemosen ustez, EAJk "etxebizitza merkantzia bihurtzen jarraitu nahi du".

Oskar Matute eta Oihana Etxebarrieta. Argazkia: EH Bildu
Oskar Matute eta Oihana Etxebarrieta
Oskar Matute eta Oihana Etxebarrieta. Argazkia: EH Bildu

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk, PSE-EEk, Podemosek eta Sumarrek Estatuko Etxebizitza Legea defendatu dute gaur, eta Eusko Jaurlaritzak arau horren aurka aurkeztutako helegitearen kontra agertu dira.

EH Bilduk "oso larrritzat" jo du helegitea, EAJk bere gobernukide PSE-EEri "zuzenketa" jarri diola iritzita.

Koalizio abertzalearen kanpaina bozeramaile Oihana Etxebarrietak eta EH Bilduren diputatu Oskar Matutek eman dute Estatuko Etxebizitzaren Legearen aurkako helegite horri buruzko iritzia, prentsaurrekoan.

Etxebarrietaren hitzetan, "harritzekoa" da Jaurlaritzaren jokamoldea, "hanka batek (EAJri aipamen eginez) Etxebizitza Legearen kontra berba egiten eta jarduten duen bitartean, beste hankak (PSE-EEri aipamen eginez) Madrilen legea onartu eta bertora ekartzen baitu".

Haren ustez, legealdiaren "luzapenean" jarritako helegitea PSE-EEri eta "euskal herritar gehienei" aurkeztutako zuzenketa bat da.

EAJk Euskadiko zein Estatuko legeen aurka bozkatu zuela gogora ekarrita, Etxebarrietak esan du hauteskunde kanpainan eztabaidagai izango dituztela bere alderdiak "eskubidetzat" dituen etxebizitza politikak.

"Argi dago EAJk arazo bat duela etxebizitza politika aurrerakoiekin, ez baitzaio ezein gustatzen; ez hemengoa, ezta Estatukoa ere", erantsi du.

Bestalde, Matutek nabarmendu du Europako emantzipazio tasa txikienetakoa duela Euskadik, etxebizitzaren prezio altuengatik, eta berretsi du EH Bilduk babestutako legeek helburu dutela "etxebizitza eskubide bat izatea, kontsumorako ondasun bat izan aurretik".

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak, Iñaki Arriola sozialistak zuzenduta, esan du legeak eskumenik ez duten neurriak hartzeko gaitasuna ematen diela erkidegoei, eta etxebizitza eskuragarria lortzeko tresnak ematen dituela.

Zentzu horretan, Arriola sailburua ez dago ados helegitearekin, eta iragarri du Sailak lanean jarraituko duela legeak ezartzen duen ildoan, indarrean jarraitzen baitu.

Iñaki Arriola: ''Sozialistok ez gaude ados errekurtsoarekin, Etxebizitza Legeak ez du derrigortzen''
Iñaki Arriola: ''Sozialistok ez gaude ados errekurtsoarekin, Etxebizitza Legeak ez du derrigortzen''
Iñaki Arriola: ''Sozialistok ez gaude ados errekurtsoarekin, Etxebizitza Legeak ez du derrigortzen''

0:35

Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak esan duenez, dekretu horrek Jaurlaritza Andaluziakoarekin "ahaidetzen" du, baita "Ayuso andreak Madrilen duenarekin ere", guztiek errekurtsoa aurkeztu baitute.

Miren Gorrotxategi Podemoseko lehendakarigaiaren hitzetan, legearekin ez dago eskuduntza arazorik. EAJk "etxebizitza merkantzia bihurtzen jarraitu nahi du, ez eskubide", salatu duenez.

Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak, ostera, berretsi du arauak higiezinen ehuneko handi bat merkatutik ateratzea eta alokairuko zein salmentako etxebizitzak garestitzea baino ez dakarrela.

Madriletik, Ernest Urtasun Sumarreko bozeramaileak helegitea atzera botatzeko eskatu dio Jaurlaritzari, "akats sakona" dela iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza albisteak Espainiako Gobernua argazkiak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP berriak Eguneko albisteak Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak Etxebizitza Yolanda Diazen hautagaitza eta hauteskunde programa