Politika -

Auzitegi Konstituzionala

Parlamentean onartu zuten independentziaren aldeko ekimena aztertuko du aste honetan Konstituzionalak

Espainiako Gobernuan ekimenaren aurka sartutako helegitea tramitera onartu ala ez erabakiko du. Etxebizitza Legearen aurka sartutako helegiteak ere izango ditu aztergai.

Auzitegi Konstituzionala. Argazkia: EITB
Auzitegi Konstituzionala. Argazkia: EITB
Auzitegi Konstituzionala. Argazkia: EITB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak aste honetan aztertuko du Parlamentean Kataluniaren independentziaren alde onartu zuten ekimenaren aurka Espainiako Gobernuak sartu zuen helegitea tramitera onartu ala ez. Onartuz gero, behin behinean bertan behera geratuko litzateke ekimena.

Gaia bermeen auzitegira iritsiko da martxoaren 26ko Ministroen Kontseiluak inkonstituzionalitate helegitea sartzea adostu ostean.

Kataluniako Parlamentuak otsailaren 2an onartu zuen Herri Ekimen Legegilea, Juntsen eta CUPen aldeko botoekin, ERCren abstentzioarekin, eta PSCren kontrako botoekin.

Felix Bolaños Presidentzia, Justizia eta Gorteekiko Harremanen ministroak bere momentuan azaldu zuenez, Espainiako Gobernuak egoki ikusi zuen Konstituzionalera joatea zeren horrek ekimena "berehala" geldiaraztea ekar lezake.

Konstituzionalak jakinarazi du aste honetako gai ordenan sartu dutela helegitea, asteartean, asteazkenean eta ostegunean egingo dituzten batzarrei begira. Orduan erabakiko du Auzitegiak Solidaritat Catalana per la Independenciak sartutako ekimenaren inguruan.

Etxebizitza Legearen aurkako helegiteak

Era berean, Etxebizitza Legearen puntu batzuen aurka Kataluniako eta Galiziako gobernuek aurkeztutako helegiteak ere aztertuko dituzte. Gobernu horiek uste dute legeak euren eskumenak urratzen dituztela, eta horregatik puntu batzuk bertan behera geratzea eskatzen dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala Galizia Kataluniako prozesua zuzenean Etxebizitza Galiziako Gobernua