Politika -

ARDANZAREN HERIOTZA

Ordezkaritza politiko, instituzional eta sozial zabalak agurtu du Ardanza hil-kaperan

1.000 herritar anonimo inguru ere igaro dira hil-kaperatik, azken agurra emateko. Hileta-elizkizuna 19:00etan izango da, Elorrion, eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du, hori ere.

Ardanzaren hil-kapera. Argazkia: EFE
Ardanzaren hil-kapera
Emozio handiko uneak izan dira Ardanza lehendakariaren hil-kaperan

0:35

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Politika, kultura eta gizarteko ordezkaritza zabala hurbildu da gaur goizean Gasteizko Ajuria Enea Jauregira, Jose Antonio Ardanza lehendakariari azken agurra eman eta haren etxekoei doluminak helaraztera. Herenegun hil zen, 82 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz. Denek goratu dute haren ibilbide politikoa, eta ezberdinen artean akordioak lortzeko zuen gaitasuna.

Goizeko 09:50 aldera iritsi da gorpua Arabako hiriburura. Ohore guztiekin egin du Gernikatik Ajuria Enerako bidea, eta eraikinaren atean zain zituen Iñigo Urkullu lehendakaria eta etxekoak; Gloria Urtiaga emaztea, Nagore eta Aitor seme-alabak, horien bikotekideak eta bilobak. 

Ardanza lehendakariaren hilkutxa Ajuria Enera iritsi da
Ardanza lehendakariaren hilkutxa Ajuria Enera iritsi da
Ardanza lehendakariaren hilkutxa Ajuria Enera iritsi da

0:42

Galaz jantzita zeuden Ertzaintzako agenteek eraman dute hilkutxa hil kapera jarri duten aretoraino, musika bandaren doinuek lagunduta, eta 10:00ak puntuan zabaldu dute. Bertara sartzen aurrenak Eusko Jaurlaritzako sailburuak eta sailburu ohiak, Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideak, Bakartxo Tejeria presidentea buru zutela, eta EAJko ordezkariak izan dira. Bereziki hunkituta Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua, Bingen Zupiria; Ardanzaren komunikazio-arduraduna izan zen 1989 eta 1999 artean.

Iñigo Urkulluk eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek agur esan diote Ardanza lehendakariari
Iñigo Urkulluk eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek agur esan diote Ardanza lehendakariari
Iñigo Urkulluk eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek agur esan diote Ardanza lehendakariari

0:31

Halaber, oso hunkituta agertu dira baita ere Andoni Ortuzar eta  Itxaso Atutxa, EAJren EBBko eta BBBko buruak, hurrenez hurren. Imanol Pradales lehendakarigai jeltzalea eta beste indar politikoetako ordezkaritza zabal bat ere izan da hil-kaperan.

Andoni Ortuzar hunkituta agertu da Ardanza lehendakariaren hil-kaperan
Andoni Ortuzar hunkituta agertu da Ardanza lehendakariaren hil-kaperan
Andoni Ortuzar hunkituta agertu da Ardanza lehendakariaren hil-kaperan

0:33

Aurpegi ezagunak bakarrik ez, herritar anonimo ugari ere (1.000 inguru) joan dira Ardanza agurtzera. Hileta elizkizuna 19:00etan izango da Elorrioko Sortzez Garbiaren Basilikan. eitb.eus atariak zuzenean eskainiko du.

Jose Antonio Ardanzak azken agurra jaso du Ajuria Enean
Jose Antonio Ardanzak azken agurra jaso du Ajuria Enean
Jose Antonio Ardanzak azken agurra jaso du Ajuria Enean

0:36
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Jose Antonio Ardanza Eguneko albisteak Albisteak