Politika -
Katalunia
Puigdemont Kataluniako hauteskundeetara aurkez daitekeela babestu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak
Ciudadanosek babes-errekurtsoa aurkeztu zuen hori galarazteko, NANa "iraungita" zuela argudiatuta.
Agentziak | EITB MEDIA
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiari maiatzaren 12ko hauteskundeetara aurkeztea galarazi nahi zion Ciudadanosen babes helegitea. Alderdi horrek errekurtsoa aurkeztu zuen buruzagi katalanak NANa "iraungita" zuelako.
Bermeen Gorteko Bigarren Salak Ciudadanosek Puigdemonten hautagaitzaren aurka jarritako helegitea tramitera ez onartzea erabaki du, babeserako oinarrizko eskubide bat urratu ez dela iritzita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea