Politika -

2013ko aurrekontuak

PSN: 'Aurrekontuetan UPNrekin dugun aldea gaindiezina da'

Aurrekontuen inguruan hitz egiteko, oposizioko beste alderdiekin bilera-sorta deituko duela iragarri du Roberto Jimenezek, "aldebitasunaren garaia amaitu delako".

Roberto Jimenez eta Yolanda Barcina.
Roberto Jimenez eta Yolanda Barcina.
Roberto Jimenez eta Yolanda Barcina.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013ko aurrekontuen negoziazioan UPNrekin "hurbil gaudela uste dutenak oker daude", adierazi du Roberto Jimenez PSNko idazkari orokorrak eta UPNrekin duten aldea "gaindiezina" dela gaineratu du. Datorren urterako aurrekontuen inguruan ez dutela irizpidea aldatu azaldu du Jimenezek, eta Nafarroarentzat "txarrak" direla uste du, "murrizketa murrizketarengatik egiten delako".

Oposizioko beste alderdiekin bilera-sorta deituko duela iragarri du buruzagi sozialistak, "aldebitasunaren garaia amaitu delako".

2013ko aurrekontuetan osoko zuzenketa aurkeztuko ote duten inguruan galdetuta, alderdiko Lurralde Batzordeak hartu behar duen erabakia dela zehaztu du.

Hala ere, zuzenketa partzialak aurkeztea baztertu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea