Teknologia -

komunikazioa

WhatsAppek bideodeiak egiteko aukera eskaini du, azkenik

Mezuak bidaltzeko aplikazioaren enpresak datozen egunotan merkaturatuko ditu plataforma ezberdinetarako bertsioak, 1.000 milioi erabiltzaile baino gehiago irudien bidez ere lotzeko.

Erabiltzaileek aspalditik espero duten berritasuna iragarri du aplikazioak. Argazkia: WhatsApp
Erabiltzaileek aspalditik espero duten berritasuna iragarri du aplikazioak. Argazkia: WhatsApp
Erabiltzaileek aspalditik espero duten berritasuna iragarri du aplikazioak. Argazkia: WhatsApp

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

WhatsApp munduan zehar gehien erabiltzen den mezuak bidaltzeko aplikazioak bideodeiak egiteko aukera emango du modu mailakatuan datozen egunotan. Orain dela hilabete batzuk ezagutzen bazen ere, ikusmin handia eragin duen zerbitzua da.

Enpresaren blogean argitaratu dutenez, "gaur emozio handiarekin iragartzen dugu erabiltzaile gehiago elkarrekin lotzeko hurrengo urratsa: WhatsAppen bideodeia".

"Datozen egunotan, WhatsAppen 1.000 milioi erabiltzailek baino gehiagok bideodeiak egin ahal izango dituzte, Android, iPhone eta Windows Phone sistema eragilea duten gailuen artean", azaldu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook azken ordukoa WhatsApp berriak Telefonia mugikorra berriak Eguneko albisteak