Teknologia -

Sare sozialak

Facebookek abisua emango du albiste bat zalantzazkoa denean

Zuckerbergek gezurrak ziberespaziotik hedatzea eten nahi du horrela. Tresna berriaren bidez, seinale txiki bat agertu da sinesgarritasun falta duten albisteen ondoan.

Seinalea dutenek lehentasun txikiagoa izango dute albisteen atalean. Argazkia: Spencer E. Holtaway
Seinalea dutenek lehentasun txikiagoa izango dute albisteen atalean. Argazkia: Spencer E. Holtaway
Seinalea dutenek lehentasun txikiagoa izango dute albisteen atalean. Argazkia: Spencer E. Holtaway

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebookek seinale bat emango du albiste baten egiazkotasuna zalantzan dagoenean, erabiltzaileak jakinaren gainean egon daitezen, faltsua izan daitekeen albiste bat irakurtzen edo partekatzen ari badira.

Mark Zuckerberg Facebookeko sortzaileak bere profilean iragarri du neurri berria, interneten zabaldu ohi diren gezurrak hedatzea eteteko.

"Gure erantzukizuna da Facebookek eragin positiboa izatea munduan", esan du Zuckerbergek.

Tresna berriaren bidez, seinale txiki bat agertu da sinesgarritasun falta duten albisteen ondoan.

Hainbat erabiltzailek adierazten dutenean albiste bat faltsua dela, Facebooken egiaztatzaile independenteek egiaztatuko dute eta alerta abiatuko dute, erabiltzaileek esan bezala, faltsua izateko arriskua baitago.

Gainera, seinale hori duten edukiek lehentasun txikiagoa izango dute Facebooken albisteen atalean.

"Istorio hori irakurri eta partekatu ahal izango duzu, baina orain informazio gehiago jasoko duzu, egiaztatzaileen iritziari buruz", zehaztu du Zuckerbergek. Horrez gain, albiste horiek ez dira Facebooken iragarkietan ageriko, inork etekinik atera ez dezan istorio faltsuen bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook gaur Sare sozialak Gaurko azken orduko albistea